egutegia

2014(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Urt   Mar »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

artxiboa

EBO Estatuko Agentzia: Kode elektronikoak

[.eus] EBO Estatuko Agentziak, Espainiako ordenamendu juridikoa hobeto ezagutze aldera, zerbitzu berriak jarri ditu martxan indarreko legedia erraz, doan eta modu pertsonalizatuan eskuratzeko. http://www.boe.es/ web gunean ondoko aukerak dituzu:

· Legediaren datu basea: indarreko araudien testu kontsolidatuak eta etengabe eguneratuak, eta araudiak izan dituen bertsio desberdinak daude bilduta.

· Kode elektronikoen bilduma berria, PDF eta ePUB formatuetan; jaitsi egin daitezke. Inprimatzeko aukera ere badago web gunean bertan. Kode horiek etengabe eguneratzen dira, eta indarrean dauden legeak biltzen dituzte Espainiako zuzenbideko arloen arabera: Konstituzio zuzenbidea, zuzenbide zibila, administrazio zuzenbidea, zigor zuzenbidea, merkataritza zuzenbidea, lan arloko zuzenbidea eta zerga eta finantza zuzenbidea. Arloak gehituz joango dira, apurka-apurka ordenamenduko alor guztiak bildu arte. Gainera, posta elektronikoan abisua jasotzeko aukera duzu aldaketaren bat edo bertsio berriren bat dagoen bakoitzean.

· BOE a la carta informazioa erraz eskuratzeko aukera ematen dizun zerbitzua da: informazioa buletin ofizialean argitaratzen den egunean bertan lortzeko aukera ematen dizu eta zure intereseko gai, arau, deialdi edo iragarkien berri ematen dizu posta elektronikoaren bidez. Are gehiago: hitz bat edo argitaratutako testu baten zati bat zehaztu dezakezu, adibidez, herri baten izena, eta horren inguruko alertak bidaliko dizkizu.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>