egutegia

2014(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Urt   Mar »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

artxiboa

Aro berri bat ireki du Jakin aldizkariak

[.eus] ‘Jakin’ aldizkariaren lehen zenbakia argitaratu zela 58 urte beteko dira aurten eta azken 37 urteetan zuzendari izan duen Joan Mari Torrealdaik iragarri du herria, kultura eta hizkuntza zutabe dituen argitalpen honen «historiako saltorik handiena». Bere esanetan, «euskal kulturaren aro berri honek tresna berri bat behar du», eta horri erantzuna eman asmoz dator jakingunea.com ataria, etorkizun laburrean jakin.eus bilakatuko dena, aurreikusten dutenaren arabera, ekainean.

Webgunean azken hirurogei urteetan egindako lana aurki daiteke, besteak beste, ‘Jakin’ek argitaratutako aldizkari eta liburu guztiak, 50.000 fitxatik gora biltzen dituen ‘Liburuaren behatokia’, elkarrizketen audio eta bideoak… Zenbait eduki harpidedunentzat mugatuta egongo dira eta argitalpen egunetik hiru urteko epean doakoak izatera pasako dira.

Digitala lehenetsiko dutela aitortu dute baina paperari eutsi egingo diote, eta hau ere eraberritu dute, kolorea sartu dute eta «malguagoa eta modernoagoa ageri da». Aldizkari «analogikoak» eta digitalak aldi berean argitaratuko dira hemendik aurrera.

ESTEKAK
Jakin
http://www.jakingunea.com/
“Jakin” UPV/EHU Bibliotekako katalogoan
http://millennium.ehu.es/record=b1652284~S1*baq
>
BERRIAK
Aro berri bat ireki du ‘Jakin’ aldizkariak
Argitalpena itxuraldatu egin da bere 200. alerako, eta zuzendaritzaren erreleboa iragarri du
Marta Esnaola | Noticias de Gipuzkoa, 2014-02-20
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/02/20/ocio-y-cultura/cultura/aro-berri-bat-ireki-du-39jakin39-aldizkariak
‘Jakin’-eko historikoak bigarren plano batera pasatzera doaz
Azken 37 urte hauetan zuzendaritza-taldea osatu dutenek fundazio bat sortzea erabaki dute, eta lantalde berria maiatzean aurkeztuko da
Felix Ibargutxi | El Diario Vasco, 2014-02-20
http://www.diariovasco.com/v/20140220/cultura/jakin-historikoak-bigarren-plano-20140220.html
‘Jakin’ aro berri batean sartuko da aurten, fundazio bihurtu eta zuzendaritza berrituta
Berria, 2014-02-19
http://www.berria.info/albisteak/88963/jakin_aro_berri_batean_sartuko_da_aurten_fundazio_bihurtu_eta_zuzendaritza_berrituta.htm
Webgune eta lan talde eraberritua izango ditu ‘Jakin’ aldizkariak
Eguerdian abiarazi du jakingunea.com atari eraberritua ‘Jakin’ aldizkariak. Bere 200. zenbakiarekin batera, lan taldea eraberrituko du eta hemendik aurrera fundazio izaera hartuko du.
Ane Arruti | Naiz, 2014-02-19
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140219/webgune-eta-lan-talde-eraberritua-izango-ditu-jakin-aldizkariak
>
IRAKURGAIAK
Dabilen elea sariketako hitzaldi laburra (Joxe Azurmendi)
Joxe Azurmendi | Lapiko Kritikoa, 2012-11-07
http://basque.criticalstew.org/?p=9342
Durangoko Azokako Argizaiola saria ‘Jakin’ aldizkariari emango diote
Azoka jaio zenetik gaurdaino bertan izan da orain dela 50 urte sortutako aldizkaria
Irune Berro | Berria, 2006-11-23
http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-23/042/010/Durangoko_Azokako_Argizaiola_saria_%5C%27Jakin%5C%27_aldizkariari_emango_diote.htm
Joan Mari Torrealdai: «Politikaren munduak gutxiegi ezagutzen du kulturaren mundua»
Miel Anjel Elustondo | Argia, 2057. alea, 2006-10-08
http://www.argia.com/argia-astekaria/2057/joan-mari-torrealdai-politikaren-munduak-gutxiegi-ezagutzen-du-kulturaren-mundua
Jakintzaren Sarea zabaltzen
Historiako zenbaki guztiak Interneten esekita ospatu du ‘Jakin’ pentsamendu aldizkariak 50. urteurrena
Iñaki Mendizábal | El País, 2006-07-03
http://elpais.com/diario/2006/07/03/paisvasco/1151955608_850215.html

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>