[.eus] UPV/EHUko Bibliotekak teknologiaren arloetako informazio saioak antolatuko dituzte, irakasle eta ikertzaileei bideratuta, martxoan, apirilean eta maiatzean. Saio horiek goiz edo arratsaldez izango dira Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko liburutegiaren prestakuntza gelan.
· MARTXOAN: Katalogoa-Encore, aldizkari elektronikoak eta Open Acces
· APIRILEAN: Diziplina anitzeko datu base espezializatuak
· MAIATZEAN: RefWorks, gestore bibliografikoa
Ikastaroetara joateko eskaera egiteko, mezu bat bidali ondoko helbide elektronikora: ingenierias.bib-bi@ehu.es. Adierazi zein diren interesatzen zaizkizun ikastaroak, zure saila, nahiago zenukeen ordutegia eta jarri harremanetarako telefono bat.