egutegia

2014(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

artxiboa

Araba eta Gipuzkoako Campuseko Biblioteketan Camusi buruzko erakusketa digital eta interaktiboa

[.eus] Arabako Campuseko Koldo Mitxelena Bibliotekak eta Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Albert Camusi buruzko erakusketa bana antolatu dituzte. Literatura unibertsalaren adierazgarri honi buruzko esposizio digital eta interaktibo hauek martxoaren 3tik apirilaren 3a bitarte egongo dira ikusgai. Erakusketa hauek 2013an Camus idazlearen jaiotzaren mendeurrena bete zela ospatzeko egiten dira mundu osoko hamaika zentrotan.

Horretarako Institut Français-ek esposizio berritzailea antolatu du: panel elkarreragileen bidez egindako erakusketa digitala. Informazioa QR kodeen bitartez jasotzen da; baina QR kode horiek irakurtzeko “Institut Français – Albert Camus” aplikazioa deskargatu behar da, Google Play-en zein App Storen. Aplikazio horrek erakusten dizkigu idazlearen testuak, bideoak, grabazioak eta oro har jendearentzat ezezagunak diren materialak. Are gehiago, informazio hori guztia hainbat hizkuntzatan dago ; besteak beste gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Erakusketa honen osagarri gisa ’Albert Camus, la tragédie du bonheur’ dokumentala proiektatuko da. 1999ko dokumental honek Camusi buruz dugun aurre-iritzi tragikoa apurtu nahi du. Izan ere, XX. mendeko literatura eta politikaren historian hain garrantzitsua izan den pertsonai honetaz oso iritzi ezkorra eta tragikoa, ia “naif”a, dugu. Filmaren egileek, Joël Calmettes eta Jean Danielek, sentiarazi nahi digute Albert Camusen obran nabaritzen den zoriontasuna. Haien ustez, Camusen zoriontasun apala oztopo eta zauriz josia dago, eta berehalakoan desagertzen da. Filmaren proiekzioak honako hauek izango dira:

· Martxoaren 12an, asteazkena, 19:30ean, Ignacio Aldekoa Udal Liburutegian (Florida pasealekua 9, Vitoria-Gasteiz).

· Martxoaren 19an, asteazkena, 19:00 etan, Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan (UPV/EHUko Gipuzkoako campusean).

ESTEKAK
Institut Français Bilbao | Homenaje a Albert Camus en Irún, Vitoria y San Sebastián
Institut Français | Blog de l’exposition «Postérité Camus 2013-2014»
SEC – Société des Études Camusiennes
ERAKUSKETA
Albert Camus et les QR codes
Pierre Ducrozet | IF Verso, 2013-09-10
DOKUMENTAZIOA
[Infografia] 100 años de Albert Camus
El Dínamo, 2013-11-07
Albert Camus, 100 años: Otra forma de pensar el hombre y el mundo
Mercedes Arancibia | Crónica Popular, 2013-11-07
Recogido también por: De lejos del tiempo, 2013-11-08

Camus, el extranjero eterno
Rafa Gassó | El Mundo, 2013-11-06
http://www.elmundo.es/cultura/2013/11/05/52795c10684341cd5c8b4584.html
Albert Camus (1913-1960), un homenaje desde la izquierda marxista y libertaria
Pepe Gutiérrez-Álvarez | kaosenlared, 2013-11-02
http://www.kaosenlared.net/component/k2/item/72725-albert-camus-1913-1960-un-homenaje-desde-la-izquierda-marxista-y-libertaria.html
Un siglo del genio Camus
Pedro M. Domene | Córdoba, 2013-11-02
http://www.diariocordoba.com/noticias/cuadernos-del-sur/un-siglo-del-genio-camus_839618.html
Camus, 100 años de rebeldía
Dosier El Cultural | El Mundo, 2013-10-25
http://www.elcultural.es/version_papel/LETRAS/33521/Camus_100_anos_de_rebeldia
Camus cumple cien años
Miguel Mora | El País, 2013-10-21
http://cultura.elpais.com/cultura/2013/10/31/actualidad/1383226263_056193.html
Albert Camus (1913-1960)
Du livre inédit de Ramon Chao et Ignacio Ramonet «Ces métèques qui ont fant la France»
Ramón Chao, 2013-03-27
http://ramonchao.wordpress.com/2013/03/27/albert-camus-1913-1960-2/
Camus – Le père, la mère et la tuberculose
Quatre morceaux choisis de “L’ordre libertaire”, de Michel Onfray
Le Point, 2012-01-17
http://www.lepoint.fr/livres/camus-le-pere-la-mere-et-la-tuberculose-13-01-2012-1418570_37.php

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>