[.eus] UPV/EHUk ingurumen jardunbide egokiekiko konpromisoa hartu du. Izan ere, Unibertsitatea osatzen dugun pertsona guztioi dagokigu ardura hori geure gain hartzea. Hori dela eta, aste honetan zehar sentsibilizazio kanpaina bana ospatu dira hiru campusetan, “Berdean zapaldu: Esadazu zenbat kutsatzen duzun eta esango dizut… zer-nolako aztarna ekologikoa lagatzen duzun” lelopean.Kanpaina horren helburua da ikasleen artean zabaltzea ingurumen aldetik iraunkorrak diren jokabideak.
– Paper birziklatua erabili
– Papera berrerabiltzea sustatu
– Tonerraren erabilpen arduratsua eta ahal den neurrian bere kontsumoa murriztu
– Fotokopiagailuetan informazio kanpaina ezarri
– “Murriztu, berrerabili, birzikaltu” gisako mezuak pantailetan eta liburutegiaren beste hainbat tokitan hedatu.
ESTEKAK
UPV/EHU | Ingurumenaren gaineko informazio eta sentsibilizazio kanpaina
http://www.unibertsitate-hedakuntza.ehu.es/p268-rsct/eu/contenidos/informacion/destacado_pisa_en_verde/eu_dest/destacado_pisa_verde.html
UPV/EHU | Garapen iraukorra
http://www.unibertsitate-hedakuntza.ehu.es/p268-rsct/eu/contenidos/informacion/rs_desarrollo_sostenible/eu_info/desarrollo_sostenible.html