egutegia

2014(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

artxiboa

Ankulegi, Gizarte Antropologia Aldizkaria

[.eus] Bihar Donostiako San Telmo Museoan Ankulegi Antropologia XVII. Jardunaldia ospatzen da. Jardunaldi hori Ankulegi Antropologia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak antolatzen dute.

Ankulegi jardunaldien edizio berri honetan artearen praxiaren bidez ezagutza soziokulturalera hurbilpena gaia jorratuko dugu. Hau da, sormen artistikoa ezagutza antropologikorako metodo gisa hurbiltzeko hausnarketa. Prozesu honetan parada egiteak soziokulturalaren errekonozimendutik ekintza artistikoan pentsatzera garamatza, sorkuntza artistikoa baita ez ohikoak diren lengoaiak erabiliz beste mundu sinbolikoetara eta errealitate kulturaletara hurbiltzen gaituena. Ezagutza sortzeko gaitasun honek antropologiarentzat bide berri eta osagarriak eskaintzeko aukera planteatzen digu eta.

Ankulegi Antropologia Elkarteak izen berdineko aldizkaria argitaratzen du urtean behin; jardunaldietan jorratzen den gai berbera landuz. 1997az geroztik argitaratzen du aldizkaria zientifiko hau. Bertan Gizarte- eta kultura-antropologiaren eremuan Euskal Herrian eta Euskal Herriari buruz egindako ikerketen berri ematen du, batez ere. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako testuak jasotzen ditu, eta datu-base anitzetan indexatuta dago.

Jardunaldi horiek aitzakiatzat hartuta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak dituen Ankulegi aldizkariaren aleak erakusten ditu liburutegiko atarian hilaren amaiera arte.

ESTEKAK
Ankulegi – Antropologia, Kultura eta Gizartea

http://www.ankulegi.org/euskera/
Ankulegi – Gizarte Antropologia Aldizkaria
http://www.ankulegi.org/euskera/ankulegi-aldizkaria/

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>