egutegia

2014(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

artxiboa

'Albert Camus, zoriontasunaren tragedia' dokumentalaren emanaldia

· Martxoaren 19an. Asteazkena, 19:00etan
· Antonio Beristain entzunaretoa / Carlos Santamaría Zentroa
· Jean Danielen dokumentala, frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin / 1999, 55m

[.eus] “Albert Camus, la tragédie du bonheur” dokumentalak (1999) Camusi buruz dugun aurre-iritzi tragikoa apurtu nahi du. Izan ere, XX. mendeko literatura eta politikaren historian hain garrantzitsua izan den pertsonai honetaz oso iritzi ezkorra eta tragikoa, ia “naif”a, dugu. Filmaren egileek, Joël Calmettes eta Jean Danielek, sentiarazi nahi digute Albert Camusen obran nabaritzen den zoriontasuna. Haien ustez, Camusen zoriontasun apala oztopo eta zauriz josia dago, eta berehalakoan desagertzen da.

Dokumental honek Camusen bizitza hiru zatitan aurkezten du. Lehenengoan, idazlearen haurtzaroa Aljerian ikusiko dugu. Bigarrenean, haren idatziak azpimarratzen dituzte, batez ere, “Arrotza” eta “Sisyforen mitoa”, 1941. urtetik 1952a bitarte sortuak. Azkeneko atalean, barne-barneko Camus erakusten digute, bere Pariseko lagun taldeari eta ideologia politikoari buruz arituko baitira.

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan Camusi buruz erakusketa digital eta interaktiboa antolatu dugu martxoaren 3tik apirilaren 3a bitarte; osagarri moduan filma hau botako da. Ekimen hauek Camus idazlearen jaiotza ospatzeko egiten dira; Bilboko Institut Français-en eta UPV/EHUko Kulturbasque Kultur Gestiorako Bulegoaren babesa dute.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>