egutegia

2014(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

artxiboa

Tantakek, hezkuntza aldizkariak, 25 urte bete ditu

[.eus] Duela mende laurden bat, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Unibertsitate Eskoletako eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle talde baten ekimenez, eta UPV/EHUko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzaren laguntzaz, Tantak Hezkuntzako Aldizkaria jaio zen. Erronka nagusia, alde batetik, izaera akademiko-zientifikoa edukiko zuen argitalpen bat abian jartzea zen, hezkuntza arloan gogoeta eta hausnarketa ahalbidetzeko; beste aldetik, UPV/EHUren barruko zein UPV/EHUz kanpoko hezkuntza-adituen artean gero eta handiagoa zen eskaera honi erantzun nahi zitzaion: hezkuntza-zientzia euskaraz egitea.

Tantak sei hilabeterik behin argitaratzen den aldizkari espezializatua da, paperez nola formatu elektronikoz. Horrek esan nahi du, beraz, dagoeneko 50 ale argitaratu direla gaurdainokoan. Hezkuntzaren maila guztietako euskal hezitzaileei bereziki eskaintzen zaie UPV/EHUk sostengatzen duen argitalpen hau, bai eta irakasleen unibertsitate eskoletako ikasleei ere. Hezkuntzako eta Pedagogiako arazo orokorrez gain, didaktika espezifikoen gaineko ikerlanak ageri dira bertan, bai eta euskararen, elebitasunaren zein eleaniztasunaren inguruko lan esanguratsuak ere.

25 urte igarota, aldizkaria aldaketa giroan dago. Alde batetik, egunerokotasunari eragiten dioten aldaketak ditugu: zuzendaritza berritu da eta, horrekin batera, aldizkariaren kudeaketa Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolara pasa da. Beste aldetik, aldizkariaren kalitate parametroei eragiten dieten aldaketak ditugu: “Europako Unibertsitate Esparruak molde berriak ekarri ditu eta, alde horretatik, aldizkariaren inpaktu-faktorea hobetzeko neurriak sartzea da aldizkaria egiten dugunon kezka eta ardura” adierazi du Igor Caminok, Tantak aldizkariko zuzendariak.

Jakina denez, ez dira gehiegi 25 urte betetzen dituzten aldizkariak. Hori dela eta, Tantak Hezkuntza aldizkariaren 50. alea aurkeztu bidenabar, hainbat ikertzailek eta irakaslek urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko eta orain arteko bide emankorra ospatzeko.

ESTEKAK 
UPV/EHU Biblioteka | Tantak
http://millennium.ehu.es/record=b1653515~S1*baq
UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua | Tantak
http://www.ehu.es/argitalpenak/index.php?option=com_virtuemart&view=category&virtuemart_category_id=48&Itemid=508&lang=es
UPV/EHU Open Journal Systems | Tantak
http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak/issue/archive

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>