egutegia

2014(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

artxiboa

Albert Camus inguruan dokumentala eta erakusketa

[.eus] Asteartea, martxoak 19, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan, Joël Calmettes eta Jean Danielek zuzendutako ‘Albert Camus, la tragédie du bonheur’ (Albert Camus, zoriontasunaren tragedia) dokumentala proiektatuko da, jatorrizko hizkuntzan gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera librea da. Sarrera librea da.

‘Albert Camus, la tragédie du bonheur’ dokumentalak (1999) Camusi buruz dugun aurre-iritzi tragikoa apurtu nahi du. Izan ere, XX. mendeko literatura eta politikaren historian hain garrantzitsua izan den pertsonai honetaz oso iritzi ezkorra eta tragikoa, ia “naif”a, dugu. Filmaren egileek, Joël Calmettes eta Jean Danielek, sentiarazi nahi dute Albert Camusen obran nabaritzen den zoriontasuna. Haien ustez, Camusen zoriontasun apala oztopo eta zauriz josia dago, eta berehalakoan desagertzen da.

Dokumental honek Camusen bizitza hiru zatitan aurkezten du. Lehenengoan, idazlearen haurtzaroa Aljerian ikusiko dugu. Bigarrenean, haren idatziak azpimarratzen dituzte, batez ere, “Arrotza” eta “Sisyforen mitoa”, 1941. urtetik 1952a bitarte sortuak. Azkeneko atalean, barne-barneko Camus erakusten digute, bere Pariseko lagun taldeari eta ideologia politikoari buruz arituko baitira.

Dokumentala ez ezik Albert Camusen inguruan erakusketa digital eta interaktiboa ikusgai dago apirilak 3a arte UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan kokatuta dagoen Gipuzkoako Campuseko Liburutegian. Sarrera librea da.

Albert Camus frantses idazlearen bizitza eta idazlanen inguruko erakusketa digital hau gailu mugikorraren bidez ere eskura liteke, QR kodeaz baliatuko direnak elkar eragiten arituko ahal baitira. Honetara, literatur material itzela baliatuko ahal da, ikusi eta entzuteko. Gainera, unibertsitate bibliotekak hautaketa ere egin du Camusen inguruan dituen funtsen artean, ikasle zein irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala intelektual distiragarri honen irakurketaz goza daitezen.

Ekimen hauek UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Liburutegiak antolatu ditu, eta Bilboko Institutu Frantsesaren eta Kulturbasqueren arteko aliantzaren fruitua da, pentsalari garrantzitsu honen jaiotze egunaren 100. urteurrenaren ospatzeko.

Albert Camusek, Mondovi-n, orduko Aljeria frantsesean 1903ko azaroaren 7an jaio zena, I eta II Munduko Gerrak bizi izan zituen. Bere bizitza eta lana ezinbesteko erreferentzia dira XX. mendea ulertu nahi bada. 1957.ean eman zitzaion literaturako Nobel saria.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>