egutegia

2014(e)ko apirila
A A A A O I I
« Mar   maiatza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

artxiboa

Genozidioak: liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Biblioteka. Leioa

Genocidios2014ko apirilean 20 urte beteko dira Ruandako genozidioa gertatu zenetik. Bertan 800.0000 pertsona erahil zituzten, eta bizirik atera ziren emakumeen artean ia denak bortzatuak izan ziren. Tamalez, ez da gizakiak egindako sarraski latz bakarra izan.

Genozidio hitza Raphael Lemkin legelari poloniarrak sortua izan zen, 1944.ean. Bere bizi osoa eman zuen gaia ikertzen eta borroka handia egin zuen nazioarteko legedia ezartzeko gutxiengoak babestuak izan zitezen eta arraza, erligioa edo nazio identitateagatik inolako genozidiorik berriro ez gertatzeko. Beren ahaleginek emaitza ekarri zuten, eta 1951.ean genozidioa nazioarteko zuzenbide-delitu gisa onartua izan zen Genozidio-delitua prebenitzeko eta zigortzeko Konbentzioan, Nazio Batuetako giza eskubideen aldeko Goi Komisionatuaren zaintzapean.

Bertan zehazten da edozein  talde nazional, etniko, arrazakoa edo erligiokoa erabat edo partzialki desagertarazteko asmoz buruturiko ekintzak genozidio direla. Eta herrialde bakoitzari eskatzen zaio tokian tokiko legedian aplikatzeko Konbentzioan ezarritako arauak.

Leioako Campuseko Bibliotekak genozidioak eta gerra krimenei buruzko liburu-erakusketa antolatu du eta bertan bildu ditugu paperean eta euskarri digitalean dauden liburuak, aldizkari-artikuluak eta pelikulak. Espero dugu erakusketa gai hauek ikertzen dituzten edo , besterik gabe, honetaz gehiago jakin nahi duten personentzako interesgarria izatea. Eremu zientifiko askotatik hel dakioke gai honi: filosofía, soziologia, historia, nazioartekoa zuzenbide penala, nazioarteko harremanak, kazetaritza, genero azterketak, artea… eremu horietatik guztietatik aztertu ahal baita gai zail hau.

Liburu-erakusketa hau egiterakoan dugun asmoa Primo Levik nazien kontzentrazio-esparruan bizi izandakoa kontatzeko zeukan berbera da: gertakari krudel hauei buruzko hausnarketa bultzatzea, etorkizunerako baliagarriak diren ondorioak ateratzeko.

“Agian ezinezkoa izango da gertatutako guztia ulertu… baina jakin jakin behar dugu… gertatutakoa errepikatu daitekeelako” .
Primo Levi: Si esto es un hombre

Liburu-erakusketaren katalogoa

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>