egutegia

2014(e)ko apirila
A A A A O I I
« Mar   maiatza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

artxiboa

Amaia Lekerikabeaskoa eta Isusko Vivas artisten dokumentazioa ikusgai

[.eus] Apirilaren 7tik 30 bitarte, erakusketa artistiko interesgarri batez goza dezakezu Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi erakustaretoan. Bertan ikus ditzakezu hainbat eskultura, marrazki zein eskultura-proiektuen material grafikoen bildumak ; baita argazkiak eta fotomuntaketak ere. Arte lanen egileak Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga eta Isusko Vivas Ziarrusta dira, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura Saileko irakasleak biak, eta Antonio Rebelo Delgado, Escola Supérior de Artes e Design del Instituto Politécnico de Leiria-ko (Portugal) irakasle eta eskultorea.

Erakusketa hori aitzakia hartuta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak esposizioa prestatu du irakasle eta artista horien inguruan eskura duen dokumentazioarekin. Bereziki nabarmendu behar ditugu aurretik eginiko hainbat instalazioen katalogoak. Erakusketa apirilaren bukaera arte ikusgai dago liburutegiaren atarian.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>