egutegia

2014(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

artxiboa

2014ko Nobel Sariak EHUko Bibliotekan

1901tik urtero gertatzen den bezala, Alfred Nobel enpresariaren agindua beez, Suediako Zientzien Errege Akademiak, Karolinska Institutuak eta Suediako Akademiak gizateriarentzako ekarpen, ikerketa  edo aurkikuntza garrantzitsuak egin dituzten pertsonak aukeratzen dituzte Nobel sariak jasotzeko: Fisika, Kimika, Medikuntza, Literatura eta Bakea izan ziren hasieratik saritutako arloak. 1968tik, gainera, Ekonomia arlokoa ematen da.

Aurten saria jaso dutenen artean emakumerik gazteena aurkitzen dugum eta baita Nobel saria jasotzen duten 5. senar-emazte ikertzaileak: Malala Yousafzai eta Mosertarrak, hurrenez hurren.

Medikuntza

MedicinaFisiologia edo Medikuntza saria John O’Keefe, May-Britt Moser eta Edvard I. Moser ikertzaileentzat izan da, “burmuinean posizionamendu sistema eratzen duten zelulen inguruan egindako aurkikuntzengatik”.

Moser senar-emazteak Norvegiako NTNUko (Norwegian University of Science and Technology ) ikertzaileak dira Trondheimen, eta “lauki-sareak sortzen dituzten zelulak” aurkitu zituzten. Zelula horiek eta John O’Keefe iparamerikarrak aurkitu zituen “kokapenerako zelulek” burminaren barne GPSa izango balira bezala funtzionatzen dute: espazioa arakatzeko sistema gure kokapena zein den jakiteko eta mugimendua ahalbidetzeko balio duena.

Eric Betzigek idatzitako artikuluak, bera aipatzen dutenak eta bere datu bibliometrikoak ikusteko sakatu esteka honetan:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=35478840000&zone=

May-Britt Moserenak ikusteko :

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=7402346406&zone=

eta Edvard I. Moserenak ikusteko:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=7203026294&zone=

 

Fisika

fisica2014ko Fisika arloko Nobel saria jaso dutenak Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamura ikertzaile japoniarrak izan dira «argi urdina ematen duten diodoak asmatzeagatik, argi zuri disdiratsua eta kontsumo gutxiko iturriak sortzea ahalbidetu dutelako».

Isamu Akasaki, Nagoyako Unibertsitateko irakasle emeritua da. 1960ko hamarkadan hasi zen LEDekin (Light Emitting Diode) Ngako argi urdinekoekin.  Shuji Nakamura, Californiako Santa Barbara Unibertsitateko irakasleak ere argi zuriko LEDei bidea zabaldu zieten argi urdineko LEDak asmatu zituen. Argi zurikoak direa gaur ezagutzen eta erabiltzen ditugunak, argiztapenerako oso eraginkorrak, biziraupen handikoak eta orain arte erabiltzen ziren argi iturriak (lanpara goriak, adibidez) baino energia kontsumo askoz gutxiagokoak direnak

Isamu Akasakik idatziteako artikuluak, bera aipatzen dutenak eta bere datu bibliometrikoak ikusteko, sakatu esteka honetan:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=55169779200&zone=

Hiroshi Amanorenak ikusteko:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=35397740400&zone=

eta Shuji Nakamurarenak ikusteko:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=55490640900&zone=

Kimika

QuimicaKimika arloko Nobel saria Eric Betzig, Stefan W. Hell eta William E. Moerner ikertzaileentzak izan da «kalitate handiko fluoreszentziako mikroskopia garatzeagatik».

Hirurek kalitate handiko mikroskopia edo nanoskopia teknikak garatu dituzte, zelulak maila nanomolekularrean ikusteko aukera ematen dituztenak eta fisiologia edo mikrobiologiarentzat oso garrantzitsuak direlarik.

Eric Betzigek  idatziteako artikuluak, bera aipatzen dutenak eta bere datu bibliometrikoak ikusteko, sakatu esteka honetan::

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=6603712893&zone=

Stefan W. Hellenak ikusteko:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=7006579024&zone=

eta William E. Moernerenak ikusteko:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=7005517781&zone=

 Literatura

LiteraturaPatrick Modiano idazle frantziarrak jaso du 2014 Literatura Nobel saria,  «memoria arte bihurtu duelako eta horren bitartez “giza patu ulertezinei” buruz idazteko erakutsitako “arteagatik” eta nazien “okupazioaren mundua azaleratzeagatik”. Izan ere , nahiz eta bera 1945an jaioa izan, bere obra guztia Bigarren Mundu Gerran girtota dagoen, Frantzia Alemaniak okupatuta zegoenean. Berak azaltzen duenez, garai hori  “nahasia eta lotsagarria” da Frantziaren historian, eta bere “historiaurre” pertsonala da.

Bibliotekan Patrick Modianok idatzitako liburu hauek topatuko dituzu:

http://millennium.ehu.es/search*spi/?searchtype=a&SORT=D&searcharg=modiano%2C+patrick&searchscope=1

Berari buruz idatzi diren liburuak ikusteko:

http://millennium.ehu.es/search~S1*spi/?searchtype=d&searcharg=modiano%2C+patrick&searchscope=1&sortdropdown=-&SORT=D&extended=0&SUBMIT=Buscar&searchlimits=&searchorigarg=amodiano%2C+patrick

eta artikuluak ikusteko:

http://collections.chadwyck.co.uk/searchCritRef.do

Bakea

PAZ2014ko Bake Nobel saria  Kailash Satyarthik eta Malala Yousafzaik jaso dute «umeek eta gazteek jasaten duten errepreseioaren kontra borrokatzeagatik eta ume guztien hezkuntza eskubidearen alde lan egitegatik».

Kailash Satyarthik 1990ko hamarkadatik dihardu umeen lanaren kontrako Indiako mugimenduan, umeen esklabotzaren kontra eta ume horien bergizartze, birgaitzea eta hezitzearen alde. Gainera, umeen egoera sozialari buruzko nazioarteko kanpainak burutu ditu. Malala, berriz, Pakistaneko gazte ekintzailea da, talibanen erregimenaren zapalkuntzaren kontra eta eskubide zibilen alde borrokatu duena, batez ere emakumeen eskubideen alde eta emakumeen hezkuntza eskubidearen alde.

Kailash Satyarthik  idatziteako artikuluak, bera aipatzen dutenak eta bere datu bibliometrikoak ikusteko, sakatu esteka honetan:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?authorId=24822644800&eid=2-s2.0-50649103079

Malalaren liburua “Yo soy Malala: la joven que defendió el derecho a la educación y fue tiroteada por los talibanes” gure katalogoan ikusi:

http://millennium.ehu.es/record=b1784742~S1

Ekonomia

Economia

Azkenik, Ekonomia arloko Nobel Saria, edo zehatzago esanda, Alfred Nobelen omenez Suediako Bankuak ematen duen aurtengo  Ekonomia saria Jean Tirolerentzat izan da, merkatuen potereari buruz egin dituen azterketengatik eta  “korporazio handiak kontrolatzeko” aurkeztu dituen ekarpenengatik.  ekonomilari frantses hau ezaguna egin zen industriaren antolakuntza aztertzeko modua aldatu zuelako. Halaber, korporazioen finantzen inguruko gai batzuk landu ditu, enpresen arteko fusioak eta erosketak, absortzioak eta merkatuen gobernua.

Jean Tirolek idatzitako liburuak EHUko Bibliotekako katalogoan:

http://millennium.ehu.es/search~S1*spi?/atirole%2C+jean/atirole+jean/1%2C1%2C8%2CB/exact&FF=atirole+jean&1%2C-1%2C/indexsort=r

Gainera ikertzaile moduan argitaratu dituen artikuluak eta berari buruzko datuak hemen ikusiko dituzu:

http://www.scopus.com/authid/detail.url?origin=resultslist&authorId=13805189500&zone=

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>