egutegia

2015(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

UPV/EHUko Biblioteka Master Astea jardunaldietara batzen da

[.eus] UPV/EHUko Biblioteka  “Master Astea” jardunaldietara batzen da. Martxoaren 9an (Carlos Santamaria Zentroan, Donostia), 11n (Lascaray Ikergunean, Vitoria-Gasteiz) eta 13an (Bizkaia Aretoan, Bilbo) ospatuko diren jardunaldi hauetan aurkeztuko dira master eta doktoretzako ikasleentzat zuzendutako prestakuntza berezia.

Jardunaldi horiek aitzakia hartuta, liburutegiak antolatuko ditu hainbat prestakuntza saio bere zerbitzu eta baliabideak unibertsitateko kideen artean zabaltzeko asmoarekin. Horrela  garatu ditzaten beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak informazioa erabiltzeko, maneiatzeko eta hedatzeko orduan. 

Uste osoa dugu graduondoko ikasleek ezagutu beharko luketela hainbat tresna, behar-beharrezkoak direnak egingo duten ikerketa proiektua gauzatzeko, besteak beste: liburutegiko katalogoak, datu baseak eta baliabide elektronikoak zein bibliografia kudeatzaileak.

Informazioa gehiago nahi izanez gero, zuzendu zaitez campuseko hiru liburutegietako Ikerkuntzarako Laguntza Zerbitzuetara edo zentroko liburutegietako arduradunengana.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>