egutegia

2015(e)ko ekaina
A A A A O I I
« maiatza   Uzt »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

artxiboa

Tuberkulosia Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Dibujo2Gure auzokoa eta hala ere laguna den Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak tuberkulosiaren kontrako borrokan Bizkaian oso garrantzitsua izan zen Ledo osasun etxeari buruzko erakusketa zabaldu berri du. Eta daukagun harreman onaren seinalea izan dadin Leioako Campuseko Bibliotekak ere bere ekarpena egin nahi izan du liburu erakusketa antolatuz eta katalogoa argitaratuz.

Tuberkulosia, hasiera batean tisia izenaz ezagutzen zena, behien gaixotasuna zen, baina duela 12.000 urte, neolitikoan, gizakiengan eragina izatea lortu zuen. Museoak antolatzen duen erakusketan ikus daitekeenez, gaixotasun horren aztarnak agertu dira Erdi Aroko Arabako hilerrietan. XX.mendearen hasieran gaixotasun larrienetakoa zen, hildako gehien sortzen zituenetako bat. Medikuntzan eta gizartean egon diren aurrerapenen ondorioz erabat gaindituta eta desagertuta zegoela uste bazen ere, berragertu egin diren gaixotasunetako bat dela uste du Osasunaren Mundu
Erakundeak. Izan ere, urtero 9 milioi pertsonengan eragina baitu eta horietatik milioi eta erdi hiltzen da. Bizkaian 200 kasu berriren diagnosia egiten da urteko.

Eraskusketaren katalogoa (pdf , 1.46 MB)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>