egutegia

2015(e)ko ekaina
A A A A O I I
« maiatza   Uzt »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

artxiboa

Antón Borja. In memoriam

Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Jubilazioaren atarian eta hala zientzian nola gizartean aktibitate maila handia zuela hil zaigu Anton Borja irakaslea.
anton borjaEkonomia Aplikatua I Saileko irakaslea zen eta Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eta Lan Harremanen Eskolan eman zituen klaseak. Ekonomia kritikoaren partaide peto-petoa zen, komunikabide handiek izkutatzen dituzten horietakoa.
Unibertsitate irakasle eta ikertzaileekin maiz gertatzen den bezala, bere eragina nabarmena da profesional berrien belaunaldietan, dagoeneko prentsan agertu denez. Ikertzaile gisa guztion ezagutzari egindako ekarpenak betirako egongo dira komunitate zientifikoaren eta gizarte osoaren eskura.
Bizkaiko Campuseko Leioako Bibliotekak omenaldi xumea egin nahi izan dio bere argitalpenen erakusketa bibliografikoaren bitartez. Bibliotekako 2. solairuan dago ikusgai, mailegu mostradorerako sarreran.

Informazio gehigarria

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>