egutegia

2015(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

artxiboa

Alberto Schommer, 2 proiektu fundazio baterako Gasteizen

Urriak 5, Arkitekturako Nazioarteko Eguna

[.eus] Gipuzkoako Campuseko Biblioteka Alberto Schommer argazkilariari egindako gorazarrera batzen da, pasa den irailaren 10ean, 87 urte zituelarik, zendu baitzen.Bere aita bezalaxe -Alberto Schommer Koch, Gasteizen bizi zen alemaniarra- bera ere  argazkilaria izan  zen. Alberto Schommerek ospe handia eta sari asko lortu zituen.Halaber, bere lana oso zabala da eta askotan erakutsieta argitaratua izan da. Erretratura hurbiltzeko zuen modu bereziagatik oihartzun handia izan zuen, batez ere pasa den mendearen hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan.Hor dugu ”Erretratu psikologikoak” deritzon argazki multzoa, Trantsizioko boterearen, ekonomiaren eta kulturaren protagonisten ikus- kronika, alegia.

Alberto Schommerrek bere izena daraman fundazioa sustatu zuen. Bertan bere argazki artxibategia  eta objektu pertsonalak izateaz gain, bere lana eta ondarea kontserbatu eta zabaltzeko asmoa dute. Fundazio horren egoitza bere jaioterrian -Gasteizen, alegia- kokatzeko egon diren saiakerek porrot egin dute. Izan ere,garai ezberdinetan toki ezberdinak kontuan izan ziren; hala nola, erdi aroko hirigunean “bosgarren dorrea”  eraikitzea,  edo Sendako Zulueta jauregia erabiltzea. Atsekabe handiz nabarmendu behar dugu euskal erakundeen porrota kultur ondare hori hemen mantentzeko.

Arkitektura G.E.T.eko Karrera Amaierako Proiektuen artxibategian, gure liburutegian erabilgarri, Alberto Schommer fundazioaren Gasteizko egoitzarako 2 proiektu ditugu. Alde batetik, Alvaro Salazar Roldan de Aranguizek 2009an aurkeztu zuen KAPa, eraikina Independentzia eta Fueros kaleen arteko lursail batean kokatzen duena. Eta beste aldetik, Maddalen Nafarrete Martinek, 2013an aurkeztutako KAPa, fundazioa Montehermoso jauregian kokatzen duena. Bi proiektu hauek urria bitartean kontsulta ahal izango dituzu Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren Ikaskuntza Gelan.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>