egutegia

2015(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr   Abe »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

artxiboa

Antonio Beristain irakaslearen liburu erakusketa

[.eus] “IN TENEBRIS, LUX”, ANTONIO BERISTAIN IRAKASLEARI OMENALDIA. Liburu erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan.

2015eko azaroaren 19an Antonio Beristain irakasle doktorearen Omenezko V Topaketa egingo da Carlos Santamaria Zentroan. Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak liburu erakusketa bat antolatu du, bere lanak oinarri hartuta, UPV-EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuarekin (IVAC-KREI) elkarlanean. Antonio Beristainen lana eta izana goraipatzeaz gain, Antonio Beristain Katedraren eta IVAC-KREI Institutuaren liburu-funts garrantzitsuak ezagutzera eman nahi ditugu. Funts horiek Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan kokatuta daude. Erakusketan aipagarria da “marginalia” delakoari eskainitako saila, Antonio Beristain irakasleak oinarrizkotzat jotzen zituen testuetan oharrak idazten baitzituen. Liburu erakusketa 2015eko abenduaren amaiera arte egongo da ikusgai Bibliotekako sarreran.

ANTONIO BERISTAIN (1924-2009).

Zuzenbide Penaleko katedratiko ospetsua eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzailea, 1976an. Apaiz jesuita. Deusto (1958-1967), Valladolid (1967-1968), Madril (1968-1970) eta Oviedoko (1970-1973) unibertsitateetan irakasle, UPV-EHUko Zuzenbide Fakultatean hasi zen arte. Bertan, Zuzenbide Penaleko Saila zuzendu zuen. Bere ikerkuntza Biktimologi, Kriminologi edo Espetxe-zuzenbideko hainbat ataletan gauzatu zuen. 80ko hamarkadako Kode Penalaren erreforman parte hartu zuen, eta ondorengo aldaketetan eragina izan zuen. Ikerkuntza centro eta nazioarteko elkarte ugaritako kidea. Bere lan eskergagatik omenaldi eta sari asko jaso zituen. Azken urteetan, batez ere, terrorismoaren biktimak defendatu zituen, irmoki, euskal elizaren baitan ematen ziren jarrera epelagoen aurrean.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>