egutegia

2015(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza   Urt »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

artxiboa

Antzinate klasikoa eta nazio modernoak mundu zaharrean eta mundu berrian

[.eus] Antzinate klasikoa eta nazio modernoak mundu zaharrean eta mundu berrian
Erakusketa bibliografikoa Arabako Campuseko Bibliotekan

Arabako Campuseko Bibliotekak, UPV/EHUren Letren Fakultateko Ikasketa Klasikoak sailaren lankidetzaz, erakusketa bibliografikoa osatu du “Antzinate klasikoa eta nazio modernoak Mundu Zaharrean eta Mundu Berrian ANIHO Nazioarteko I. kongresuaren barruan, sail horrek berak 2015eko urriaren 28, 29 eta 30erako Vitoria/Gasteizen antolatu duelarik. ANIHO ikerketa proiektuak Grezia eta Erromaren papera aztertu gura du XVIII eta XIX. Mendeetako zenbait historiografia nazionaletan, bai eta garai berean mundu klasikoaren inguruan osatutako adierazpide kultural eta politiko ezberdinetan ere. Horretara, lehenengo kongresu hau hausnarketarako eta eztabaidarako foro bihurtu nahi du iragan grekolatindarrak identitate kolektibo modernoen osaeran izan dituen eraginen inguruan. Erakusketak hainbat dokumentu desberdin biltzen ditu : Gibbon-ek edo Mommsem-ek antzinateari buruzko idatzitako lehen historiak, mundu klasikoaren harrera eta erabilerari buruzko ikerlanak, “Arkeologia, bidaiariak eta bildumazaletasuna XVIII. eta XIX. mendeetan” atala, literatura liburuak, pelikulak eta musika, antzinatean oinarritutako operak, batez ere. Erakusketa 2015.ko abenduaren arte izango da denok ikasteko eta gozatzeko.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>