egutegia

2016(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

artxiboa

“El gusto neoclásico: arquitectura del País Vasco y Navarra” liburua, 2015. urteko lana Arkitektura Sailean

[.eus] Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Sailak “El gusto neoclásico: arquitectura del País Vasco y Navarra” izeneko liburua 2015. urteko lan izendatu du. Javier Cenicacelaya, Mariano Ruiz de Ael eta Iñigo Saloña egileek oso lan didaktikoa egin dute, hizkuntza erraza eta ilustrazio zehatzak erabiliz, publiko zabalari zuzendua. Euskadin eta Nafarroan, XVIII mendearen bukaera eta XIXaren hasieran eginiko arkitektura eta urbanismo lanen hautaketa bat ezagutzera ematea da liburuaren helburua. Interes handiko obrak dira, arkitektura eta urbanismoaren ikuspuntutik, kokatzen diren tokia errespetatzeaz gain, honi balore sinboliko bat gehitzen dioten lanak.

2016ko martxoan, “Arquitectura Top 2015” erakusketa ikusgai egongo da Ikaskuntzarako Aretoan (Bibliotekako beheko solairuan). Erakusketa horretan, goian aipatutako argitalpena eta iaz Arkitektura Sailean jasotako lan guztien artean hautatutakoak bildu dira.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>