egutegia

2016(e)ko abendua
A A A A O I I
« Urr   Urt »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

artxiboa

Hiru urte Nelson Mandela gabe - Erakusketa Leioako Campuseko Bibliotekan

Abenduaren 5ean hiru urte bete ziren Nelson Mandela hil zenetik. Hori dela eta, Liburutegiak omenaldi txiki bat egingo dio Hegoafrikako lider izandakoari, haren irudiaren eta lanaren inguruko liburuen erakusketa batekin, baita bere bizitzan zehar eta hil ondoren berari buruz prentsan agertutakoa ere. Erakusketan, halaber, “Madiba” arraza beltzeko lehen presidente izan zuen herrialdeari, Hegoafrikari, buruzko zenbait obra bildu dira.
Hitz gutxik laburtzen dituzte apartheidaren kontrako borroka zuzendu eta nazio bat adiskidetzeko bide eman zuen gizonaren idealak eta usteak, hark berak esandako hauek bezain ondo:

“Denontzako justizia egon dadila. Denontzako bakea egon dadila. Denontzako lana, ogia, ura eta gatza egon daitezela. Gutako bakoitzak jakin dezala gorputz, buru eta arima oro asebeteta sentitzeko aske direla. Sekula, inoiz ez dituzte herri eder honetan batzuek besteak berriro zapalduko, eta herri honek ez du berriro jasango munduaren zaborra izatearen umiliazioa. Askatasuna nagusi izan dadila. Eguzkia inoiz ez da etzango giza lorpen distiratsu honen gainean. Jainkoak bedeinka dezala Afrika! Eskerrik asko.”

(Nelson Mandelak 1994/05/10ean presidente kargua hartu zueneko ekitaldi ofizialean eman zuen hitzaldiaren zati bat)

Erakusketa urtarrilaren amaierara arte egongo da ikusgai Leioako Campuseko Bibliotekako 2. solairuan, mailegu mostradorearen ondoan. Erakusketa amaitu ondoren prentsa bilduma Hemerotekan geratuko da eta bertan kontsultatu ahal izango da.

Informazio gehigarria

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>