
Hautaketa hau Maider Uriartek 2015eko urrian defendatutako tesiarekin osatzen da, “Paisaia-ikuspegia eta bere lau dimentsioak”, Bibliotekako Arkitektura Arlorako urteko lantzat hartu dena.Tesia ADDI artxibo digitalean eskura daiteke ondorengo estekan klik eginda: https://addi.ehu.es/handle/10810/19084 . Tesi honetan Maiderrek paisaia eraikuntza gisa aldarrikatzen du eta berau ikertzeko metodologia berria garatzen du. Bilboaldeko mendi-magaletako paisaiak, adibidez, ez du zerikusirik hiriko edo nekazaritza eremuetako paisaiekin: berezko izaera du, baita garrantzia ere. Paisaia ikertzeko erremintak lau dimentsio integratzen ditu: nork eragin duen paisaian, nola irudikatu duen, zein ideiaren arabera eraldatu duen eta, ondorioz, zein elementu fisiko sortu diren. «Oro har, paisaia eta natura elkartzen dira, gauza bera dela pentsatzen da-eta, baina, ikuspegi kulturaletik, modu ukigarrian eta modu ukiezinean, paisaia norbanakoak eta gizarteak eraikitzen duten kontzeptua bat da», azaldu du Maider Uriartek.
Hautatutako lanek “Arkitektura TOP 2016” erakusketa osatzen dute eta 2017ko otsailaren bukaera arte ikusgai egongo dira Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako atari nagusian (Carlos Santamaria Zentroa). Bestalde, abuztuan zendu zen Maider Uriarte Arkitekturako G.E.T.ko irakaslearentzako gure omenaldi berezia izan nahi du.
DOKUMENTAZIOA
Ez dago hitzik.
Enrique Zuazua, 2016-08-30
http://enzuazua.net/no-hay-palabras/
In memoriam: Maider Uriarte Idiazabal.
Unai Fernandez de Betoño / Ula Iruretagoiena | Campusa, UPV/EHU, 2016-08-25
https://www.ehu.eus/eu/campusa/kronika/-/asset_publisher/Ha5M/content/n_20160825_maider-uriarte
Metak
http://metakarkitektura.net/
Itsasadarrak ez ezik, mendiak ere bereizten du Bilbo Handia.
Maider Uriartek, UPV/EHUko ikertzaileak, ‘Paisaia-ikuspegia’ metodologia berri bat aplikatu du Bilboaldeko hiri bazterrean.
UPV/EHU, 2016-01-22
https://www.ehu.eus/eu/preview/-/journal_content/56/10136/5037508/1324421>
>
DOCUMENTACIÓN
No hay palabras.
Enrique Zuazua, 2016-08-30
http://enzuazua.net/no-hay-palabras/
Maider Uriarte (1981-2016): “El paisaje es el reflejo de lo que somos”.
Javier San Martín / Izaskun Lekuona | Mujeres con ciencia, 2016-09-28
http://mujeresconciencia.com/2016/09/28/maider-uriarte-1981-2016-el-paisaje-es-el-reflejo-de-lo-que-somos/
In memoriam: Maider Uriarte Idiazabal.
Unai Fernandez de Betoño / Ula Iruretagoiena | Campusa, UPV/EHU, 2016-08-25
https://www.ehu.eus/es/campusa/kronika/-/asset_publisher/Ha5M/content/n_20160825_maider-uriarte
Muere Maider Uriarte, investigadora de la UPV y colaboradora de ‘Ortzadar’.
La comunidad universitaria vasca mostró ayer su pesar por la irreparable pérdida de la arquitecta y profesora.
Deia, 2016-08-23
http://www.deia.com/2016/08/23/ocio-y-cultura/cultura/muere-maider-uriarte-investigadora-de-la-upv-y-colaboradora-de-ortzadar
No solo la ría, el monte también diferencia al Gran Bilbao.
Maider Uriarte, investigadora de la UPV/EHU, ha aplicado una nueva metodología (‘Perspectiva del paisaje’) en la periferia del Gran Bilbao.
UPV/EHU, 2016-01-22
https://www.ehu.eus/es/web/guest/preview/-/journal_content/56/10136/5037508/1324421