egutegia

2017(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Urt   Mar »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

artxiboa

Drogak eta gazteak Bibliotekako Katalogoan

Campusa UPV/EHUko aldizkari digitalaren gaurko alean  gazteen eta drogen arteko harremana lantzen duen  artikulua argitaratu da, Luis F. Callado irakaslearen eskutik. Bertan substantzia horiek nerabeen garunean eta garapenean duten eragina aztertzen du, eta baita eragin horiek ekiditeko estrategiak ere. Estrategia horiek diseinatzerakoan maiz egiten diren akatsak azpimarratzen ditu.

Luis Felipe Callado Hernando Farmakologia Saileko iraskaslea da Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. 2001.ean Espainiako Toxikomania Elkartearen gazte ikertzailearentzako saria jaso zuen. Buru osasuneko CIBEReko kidea da, Kannabinoideei buruz ikertzeko Espainiako Elkartearen zuzendaritza taldeko kidea da, eta baita Espainiako Toxikomania Elkartearenekoa ere.

Gure Bibliotekako katalogoan bere doktorego tesia aurkitzen dugu, berak zuzendutako tesi batzuk, eta beste batzuekin batera idatzitako liburua ere.

Dialneten berak idatzitako 12 artikulu topatzen ditugu, gehienak testu osoan eskura daitezkeenak.

Scopusen berak idatzitako 105 artikulu aurkitzen ditugu. Gehien aipatua izan dena (419 aldiz) Nature aldizkarian argitaratua izan zen 2008.ean.

Gaia gure Katalogoan  bilatzen badugu 129 dokumentu topatzen ditugu, gehienak liburuak, DVDren bat eta galdetegi bat. Bilaketa berbera Katalogo Plusen egiten badugu milioi er artikulu agertzen zaizkigu. Horietatik 45.000 pareek aztertuak izan dira , eta 20.000 baino gehiago testu osoan eskura daitezke.

Halaber, UPV/EHUko Bibliotekak Toxikomaniei buruzko 43 aldizkari bilduma dauzka, eta horietatik 14 digitalak dira.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>