Arau bat nork bere borondatez ezar dezakeen dokumentu tekniko bat da, askoren artean adostu dena, esperientziaren eta garapen teknologikoaren emaitzetan oinarritu dena, eta horretarako egiaztapena duen normalizazioaren arloko erakunde eskudun batek onartu duena.
Arauek kalitate eta segurtasun maila batzuk bermatzen dituzte eta edozein jarduera ekonomikotako profesionalentzako informazio iturri bat supostatzen dute.
Batzutan legeek erreferentzia zuzena egiten diete arau teknikoei eta kasu horietan derrigorrezkoak izan daitezke.
UNE (Una Norma Españolaren akronimoa) arauak Asociación Española de Normalización y Certificación – AENOR-en Batzorde Tekniko Arautzaileek sortutako arauak, behin behineko arauak eta estandarrak dira.
AENOR dirua irabazteko asmorik ez duen elkarte pribatua da, eta estatu espainarraren legediaren arabera normalizazio erakunde nazionala da, Industriaren kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko azpiegitura Arautegiaren arabera (1995/200 Errege Dekretua1 ) eta baita Europa mailako 2012/1025 Arautegi Europarra, normalizazioa Europan arautzen duena2 .
Urte honetatik aurrera UNE arauak online kontsulta daitezke AENORmás plataforma berriaren bitartez. Horretarako unibertsitate sarean sartuta izan beharko duzu (edo bestela VPN erabili).
Plataforma horrek UNE arauen bilduma osoa bistaratzeko aukera ematen du, baina ez imprimatu edo dekargatzeko baimenik. Bi aukera hauek Bilboko Ingeniaritza Eskolako Bibliotekan soilik daude eskuragarri.
Arauaren baten digital edo paperezko kopia nahi izanez gero, biblioteken arteko mailegu eskari orria betez eskatu beharko duzu (IIL, AZP).
Gradu edo graduondoko ikasleek, berriz, beren Biblioteketara jo beharko dute eskaera bideratzeko.
AENORmás plataforman sartzeko esteka hauxe da: (lizentziaren baldintzak onartu beharko duzu, testuaren bukaeran):
http://www.ehu.eus/es/group/biblioteka/aenormas