egutegia

2017(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

artxiboa

Unibertsitatean irakastea, hilabeteko gaia Cuadernos de Pedagogia aldizkarian

Cuadernos de Pedagogia hezkuntza arloko aldizkaririk garrantzitsuenetakoa da, eta 2017ko martxoko 476. aleko hilabeteko gaia  UNIBERTSITATEAN IRAKASTEA da, estatu espainarreko Unibertsitatean irakastea zer den ezagutu dezagun. Horretarako Unibertsitateko irakaslearen rola aztertzen du, irakaskuntza eta ikerketaren berezitasunak azpimarratuta, irakasteko metodologiei buruzko hausnarketa eta berritzeko proposamena egiten du, eta irakaskuntza ebaluatzeko moduak eta lanabesak aztertzen ditu.

Segidan txosten horretan agertzen diren artikuluen berri emango dugu.

Goi mailako hezkuntzan irakastea artikuluaren egilea Jesus Jimenez Hezkuntza ikuskaria da. Bertan Unibertsitatean irakasteak dituen berezitasunak aztertzen ditu. Ikasleen maila eta adina, ezagutza oso espezializatua izatea, ikasleen prestakuntzari amaiera ematen dioten ikasketak izatea eta ikasketa horiek emateko eskenatokia bera, Unibertsitatean irakastea gainontzeko hezkuntza mailetan irakastearekiko desberdintasunak eta berezitasunak markatzen dituzten ezaugarriak dira.

Unibertsitatearen zereginak artikuluaren egileak Felipe Petriz  eta Marius Rubiralta, hurrenez hurren Zaragozako eta Bartzelonako Autonomoko Unibertsitateetako irakasleak dira. Unibertsitateko irakasleen zeregin nagusiak irakaskuntza eta ikerketa direla egiaztatzen dute. Artikuluan bi arlo horietan eragin handia duten faktoreak azaltzen dituzte, hirugarren zeregin nagusia den gizartearekiko konpromisoa ahaztu gabe.

Iraskasteko metodologien berrikuntzari berriro ekin  artikuluaren egilea Jorge M. Martinez da, Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Unibertsitate-Kudeaketa eta Politika arloko Unesco Katedrako zuzendariordea. Duela gutxi egindako inkesta baten arabera, Unibertsitate tituludunek balorazio altuagoa ematen zieten beren irakasleei irakasle horiek erabiltzen zituzten irakasteko metodologiei baino. Agi denez, metodologia berraztertzea eta berritzea Unibertsitateak gainditu behar duen ikasgaia da. Egileak honetaz hasnartzen du eta  Irakaskuntza metologioak Unibertsitatean berritzeko Batzordeak duela 10 urte egindako lanei berriro ekitea proposatzen du.

Eraberritzeko ikertzea Huelvako Unibertsitateko irakasleak diren Francisco J. Pozuelos eta Francisco J. Garcia idatzitako artikulua da. Beraien ustez, gizartean eta kulturan bizitzen ditugun etengabeko aladaketek hezkuntza eremu berritzailea eskatzen dute, dagoeneko ez baita nahikoa orain arte dakiguna transmititzea. Baina aldaketa horri ekiteko ezinbestekoa baldintza da hori irakatsi behar duena horretan eskarmentu propioa edukitzea. Irakasleak izango direnen prestakuntzan proiektuka lan egitea eta ikerketa irakaskuntzan txertatzea helburu horrekin bultzatzen diren ekimen interesgarriak dira esperientzia berritzailea bizitzeko, geroago irakasle horiek berrikuntza praktikatzea posible eta errezagoa izan dezaten.

Irakasle onaren profila artikuluaren egilea Francisco Michavila da, Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Unibertsitate-Kudeaketa eta Politika arloko Unesco Katedrako zuzendaria. Bere ustez, gaitasuna duen irakasleak ezagutza transmititzeaz gain beren ikasleekiko konpromisoa izan behar du, eta beraien prestakuntza unibertsitarioan zehar gidari izan. Ikerlari ere izateaz ahaztu gabe. Baldintza hauek Espainiako Unibertsitateetan betetzen al dira? Zein da irakasleek jasotzen duten balorazioa? Zeintzuk dira gaur irakasle ona izateko baldintzak? Eta etorkizunean? Artikulu honetan galdera hauen erantzunak topatuko ditugu.

Irakaskuntzaren ebaluaketaren garrantzia  artikulua Eva Alcon eta Francesc M. Esteve Castelloko Jaume I Unibertsitateko irakasleek idatzita dago. Bertan irakasle desberdinen iritziak jasotzen dira beren lana ebaluatzeko lanabesak eta ebaluaketen ondorioei buruz. Ebaluaketa oso konplexua dela isladatzen dute irakasleen testigantzek. Halaber, unibertsitateko irakasleen lana ebaluatzeko eta egiaztatzeko proposamenak iradokitzen dituzte. Beraz, korapilotsua den gaia irizpide kritikoaz aztertzen da, eztabaidarako eta ideiak eraikitzeko ekarpenak egiten dituelarik.

Gehiago jakiteko bibliografia bildumaren ardura ere Jesus Jimenez da. Gauza asko idatzi dira Unibertsitatean irakasteari buruz, baina gehienak nahiko orokorrak dira. Beste batzuk Hezkuntza arloko fakultate edo sailetan egindako hausnarketa teorikoak dira. Azkenik unibertsitate sistemaren aldaketaren harira egindako gomendioak daude, Goi mailako hezkuntzako esparru europarraren ingurukoak, adibidez. Horietatik guztietatik interesgarrienak agertzen dira bilduman.

Aldizkariaren bertsio digitala eskuratzeko:

Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoaren bidez. Aldizkarien bertsio digitalaren lotura iraunkorra hauxe da: http://millennium.ehu.es/record=b1754582~S2*baq

Ordaintzekoak diren baliabide guztiekin gertatzen den bezala, aldizkari digital hau Unibertsitateko sare informatikoaren bitartez eskura daiteke, kablea edo wifia erabiliz. UPV/EHUtik kanpo baldin bagaude VPN erabili behar dugu. Gure katalogoan aldizkariak duen fitxan agertzen den estekan sakatuko dugu eta LDAP gakoak erabiliz gure burua identifikatzeko eskatuko digu. Hori egin dugunean tarteko pantaila agertzen zaigu eta bertan erabiltzaile izena eta pasa hitza ikusiko dugu. Datu horiek kopiatu eta aldizkariaren web gunera eramango gaituen estekan joko dugu. Bertan, lehen kopiatu ditugun erabiltzaile izena eta pasa hitza jarriko ditugu eta identifikatuta egongo gara. ebiblox izeneko orria agertzen zaigu eta horren barruan bi atal daude (Biblioteca eta Catálogo) Biblioteca aukeratzen dugu eta ditugun harpidetzak agertuko dira.  Cuadernos de Pedagogia bilatuko dugu eta horren barruan azken alea (476 Zbk.) eta ale horretan hilabeteko gaia. Artikuluak irakur daitezke eta baita inprimatu edota gorde ere.

Arazoak egon dira aldizkariaren web gunearekin, baina dagoeneko konponduta daude. Hala ere, artikuluak eskuratzeko beste bide bat , DOKUMENTAZIO ZERBITZUETARA ESKATZEA DA, ETA BEREHALA BIDALIKO DIZUTE TXOSTENA.
Jarri behar diren datuak: Cuadernos de Pedagogia. 2017. 476 zbk. Artikulua: Enseñar en la Universidad (Tema del Mes)

Irakurketa ona izan dadila!!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>