egutegia

2018(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr   Urt »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

artxiboa

Bibliotekaren katalogo berria: WorldCat

UPV/EHUko Bibliotekaren kudeaketa sistemaren aldaketaren ondorioz, gure katalogoa ere aldatu da. Horregatik katalogo zaharrean (Millennium, Encore edo Katalogo Klasikoa) sartzeko erabiltzaile askok gordeta zeukaten loturak (interneteko bilatzaileetan oraindik agertzen dena) dagoeneko ez du informazio eguneraturik ematen, eta laster desagertuko da.

Katalogo berria WorldCat deitzen da eta Bibliotekaren web gunearen bitartez eskuratzen da: https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka  baina bilatzeko lehiatila ez dabil Unibertsitateko ordenagailuetan instalatuta dagoen Internet Explorer nabigatzailearen bertsioarekin. Hori konpontzen saiatzen ari gara. Berriagoak diren bertsioekin, edo gainontzeko nabigatzaileekin badabil.

Katalogorako lotura zuzena nabigatzaile guztiekin eta bertsio guztiekin badabil: https://ehu.on.worldcat.org/discovery?lang=eu

 Argitalpen elektronikoak eskuratzeko, erreserbak egiteko, artikuluak eskatzeko, UPV/EHUtik kanpora liburuak maileguan eskatzeko edo liburuen erosketa proposatzeko ezinbestekoa da sesioa hastea, katalogoaren goiko aldean, eskumaldean dagoen botoian sakatuz.

Katalogo berrian gure burua identifikatzeko modua ere aldatu da. Orain NANa letrarekin erabiliko dugu eta ez posta elektronikoa. Bibliotekak dagoeneko ez du pasa hitza ezartzen eta norberak sortu behar du “Establecer/restablecer contraseña” loturak klikatuz. Eskatu ondoren ingeleraz idatzita dagoen mezua jasoko du bere posta elektronikoan. Mezu horretan pasa hitza ezartzeko lotura agertzen da.

Hortik Aurrera, sistemak bidaliko dizkigun mezu guztien igorlea oclc.org izango da, hori baita gure katalogoa bultzatzen duen biblioteken kooperatiba.

Datu pertsonalak babestearren, sistema berriak ez du norberak irakurri duenaren informaziorik gordeko. Beraz, sistema zaharrean pilatutako informazio hori galdu nahi ez duenak sistema zaharrean sartu (desagertu baino lehen) eta irakurritakoaren zerrenda esportatu egin beharko du.

Edozein zalantza dela eta, zure Bibliotekara jo: https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/egitura

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>