egutegia

2019(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Urt   Mar »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728  

artxiboa

EMAKUME zientzialariak Erakusketa. Bizkaiko Campuseko Biblioteka. Leioa. 2019ko otsailaren 28tik maiatzaren 10era.

EMAKUME zientzialariak

Erakusketa. Bizkaiko Campuseko Biblioteka. Leioa. 2019ko otsailaren 28tik maiatzaren 10era.

2019/02/28

Egutegian, aste batzuek baino ez dituzte bereizten kontuan hartu beharreko bi egun. Lehenengoa, otsailaren 11, “Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna”, eta bigarrena, martxoaren 8a, “Emakume Langileen Nazioarteko Eguna”. Bi egun horiek duten garrantziaz jakitun, Bizkaia-Leioako Campuseko Bibliotekak EMAKUME ZIENTZIALARIEI buruzko erakusketa bat antolatu du; izan ere, langile nekaezinak izan dira, haien eremuan aitzindariak, askotan ahaztuak, eta beste batzuk gutxietsiak eta ikusezin bihurtuak, baina batez ere, borrokalari handiak.

XXI. mendean bizi gara, eta askotan badirudi emakume zientzialariek merezitako errekonozimendua lortzeko dituzten zailtasunez hitz egiten dugunean duela mende asko bizi izan ziren emakumeez hizketan ari garela. Egia da egoerak nabarmen egin duela hobera, baina oraindik badaude sabaiak hausteko. Esate baterako, Nobel Sariak 1901ean sortu ziren, eta orduz geroztik 18 emakumek baino ez dituzte jaso sariok zientzia arloan. Gizon zientzialari batek bikaina izan behar du saria lortzeko, eta Fundazioaren irizpide zorrotzak gainditu; bada, orduan, zer frogatu behar du emakume batek. Bikaina ez ezik, ohiz kanpokoa izan behar du, gizarte honetako rolak gainditu behar ditu lehenik, gero ikerketa munduko genero diskriminazioa, baita finantzaketa falta ere, eta azkenean ibilbide zientifikoko goi mailara iristen denean, behin eta berriz jarraitu behar du bere balioa erakusten.

Erakusketa hau emakume horiei guztiei egindako omenaldi bat da. Ez daude zientzialari guztiak noski, baina bai haien ordezkari batzuk: besteak beste, Marie Curie, Jane Goodal, María Blasco (CNIOko gaur egungo zuzendaria)… Ibilbide txiki bat egin dugu askotariko zientzia gaietatik, eta harrituta gelditu gara horietan guztietan dauden emakume handiekin.

Erakusketa honetarako, ezinbestekoa izan zaigu Marta Machoren laguntza, eta eskerrak eman nahi dizkiogu. Bide batez, Martak editatzen duen bloga gomendatu nahi dizuegu: Mujeres con Ciencia https://mujeresconciencia.com . Baita Zientzia Kaierak emakume zientzialariei buruz duen atala ere, Uxue Martinezek editatzen duena: https://zientziakaiera.eus/saila/emakumeak-zientzian/. Biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako argitalpen digitalak dira. Bisita itzazu, gustatuko zaizkizu eta.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>