egutegia

2019(e)ko ekaina
A A A A O I I
« maiatza   Uzt »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

artxiboa

Leonardo da Vinci: Homo universalis Liburu erakusketa. Bizkaiko Campuseko Biblioteka. Leioa. 2019ko ekainetik irailera.

 

1519ko maiatzaren 2an, duela 500 urte, hil zen Amboisen (Frantzia) Leonardo da Vinci, historiak eman digun jeinu handienetakoa eta Berpizkundeko figura zirraragarrienetakoa. Sain-Florentineko jauregiko elizako erregistroko oharrean, honakoa irakur zitekeen:

Eliza honetako klaustroan lurperatua izan zen Leonardo da Vinci jauna, aitoren seme milandarra, erregearen lehenengo margolari, ingeniari eta arkitektoa, mekanikari maisua eta Milango dukearen pintura tailerreko zuzendari ohia

Da Vinciren deskribapen hori, egiazkoa izan arren, agian pixka bat eskasa da, izan ere, marrazkilaria, eskultorea, hirigilea, naturalista, anatomista, musikaria, filosofoa eta asmatzailea ere izan zen.

Leonardo benetako homo universalisaren prototipoa da, giza ezagutzaren esparru guztietan aditua den Berpizkundeko jakintsuarena. Haren sorkariak hain dira askotarikoak, berritzaileak eta txundigarriak, ezen ez baita harritzekoa bere garaikideen artean iraultza sortu izana.

Bere ekoizpen piktorikoagatik –15 eta 20 lan bitartean– ikerketa zientifikoengatik baino baloratuagoa izan zen arren, gaur egun, anatomia, optika eta hidraulikaren inguruan egin zituen azterlanek zientzia modernoaren aurrerapen askori aurrea hartu zietela esan dezakegu. Da Vincik ez zuen artearen eta zientziaren arteko bereizketarik egiten, bere oharpenak eta azalpenak izugarri zehatzak ziren eta, gorde diren milaka agiriei esker, hurrengo belaunaldiek haren ideietako asko gauzatu ahal izan dituzte.

Bere figurarekin lotutako enigmek –esaterako, bere bizitza pertsonala, ispilu bat balu bezala idaztea (batzuetan eskuinetik ezkerrera idazten zuen) eta bere garaian bost mende aurreratuta zeuden asmakizunak egitea– are zirraragarriago bihurtzen dute pertsona hori, halakorik posible bada.

Erakusketa honen bidez, Leonardoren unibertso handira hurbildu nahi dugu, egin zuen guztiaren zati txiki bat erakutsiz: asmakizunak, azterlan anatomikoak, margolanak…

Azkenik, Arte Ederretako Liburutegiko lankideei eskerrak eman nahi dizkiegu, eman diguten laguntza eskergagatik. Erakusketa hau ez zen posible izango haien laguntza eta ekarpenak gabe. Eskerrik asko.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>