egutegia

2019(e)ko ekaina
A A A A O I I
« maiatza   Uzt »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

artxiboa

UPV/EHUk argitaratutako liburua unibertsitateetako 2018ko onenen artean

Mario Lerena Gutierrez musikologoa eta pianojoleak idatzitako eta UPV/EHUko argitalpen zerbitzuak argitaratutako “El teatro musical de Pablo Sorozábal (1897-1988). Música, contexto y significado” liburua unibertsitateek Arte eta Humanitate arloan argitaratu zituzten onenen artean sailkatu da Unibertsitateetako argitalpenen XXII Sari Nazionaletan.

Liburu honetan Sorozabal maisuari buruz Mario Lerenak idatzi zuen tesiaren mamia topatuko dugu. Tesi horrek Orfeoi donostiarra- UPV/EHU Saria eta UPV/EHUko Doktorego Sari berezia jaso zituen.

Laburpena

Pablo Sorozabal, musikagilea, zuzendaria eta enpresaria, adituen eta zaleen memorian dago oraindik ere, bere belaunaldiko antzerki musikagile distiratsu eta esanguratsuenetakoa izan zelako. Donostiako Belle Époque delakoan eta guda arteko Alemanian joso zuen bere prestakuntza. Euskal musikaren figura gaztea eta garrantzitsua bazen ere, bere bizitzak aldaketa handia izan zuen Katiuska opereta estreinatu zuenean (Bartzelona, 1931), errepublika garaiko antzerkiaren ikurra bihurtu baitzen. Harrez geroztik, Sorozabalek bere energia guztia jarri zuen lirika tradizionala eguneratzeko eta duin egiteko, aisialdi forma berrien garapena dela eta mehatsatuta zegoelako, nahiz eta publikoaren sektore zabalek eta anitzen maitatua izan. Berak utzitako ondarea bere gariko antzerki genero guztietara hedatu zen, sainetetik operaraino, eta zarzuela espainiarraren sare artistiko eta komertzialaren azken figura izan zen.

Bere lana aztertzen badugu gure iragan hurbileko antzerkia, musika eta sentimenduen historiaren zati garrantzitsua topatuko dugu. Musikariaren ibibilde profesionala, XX. mendeko erdialdeko hamarkadetako Espaniako gizarte aldaketen barruan kokatzen dira, eta hori oso garrantzitsua da ulertzeko nola musikak transmititzen dituen edukiek entzuleen bihotzean eta arrazonamenduan daukan eragin handia.

Liburu honek bi ardatz nagusi ditu, historikoa eta analitikoa, 20 izenburu originalen semiotika eta estetika aztertzeko, baina testuinguru eszenikoa eta kulturala ahaztu gabe.

Garai hartako artea nahiko itxia zen arren, Sorozabalek “musika gizatiarra”, eklektikoa eta heterodoxa egiteko bere asmoa garatu ahal izan zuen, “herriko musikari” gisa bere burua definitu arte. Hil zenetik 3 hamarkada pasatu ondoren bere proposamenek daukaten arrakasta ikusita, bere sorkuntzan talentu, jakinduria eta inspirazio bikainak bazeudela, eta objektu musikologiko gisa oso interesgarriak direla esan dezakegu.

Arlo desberdinetan aukeratuak izan diren liburuak

Saritutako liburuak

Aurreko urteetan saritutako liburuak

 

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>