egutegia

2019(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

artxiboa

'Gastronomia espazioak' liburuen erakusketa

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak gastronomia espazioei eskainitako liburuen erakusketa antolatu du, Arkitektura atalean gai honen inguruan dituen lanak hautatuz. Bai erakusketa, bai katalogoa Campuseko Arkitektura Eskolako Gastronomia Espazioen Diseinuan Masterreko ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeela iruditzen zaigu.

Master berri honen aurkezpenean adierazi bezala, Arkitektura Eskola aitzindaria izan da Europa mailan mota honetako graduondoko bat bultzatzen. Ekimen hau Donostian izatea ez da kasualitate hutsa, hiriko Michelin izarren kopurua eta gastronomiak bere izaeran  duen garrantzia ikusirik: “Jatetxeak erreferentziazko espazio publikoak diren garai honetan, ingurune gastronomikoak sortzeko espezialistak prestatzea gero eta beharrezkoagoa da.” Era berean, 2019ko abenduaren bukaera arte erakusgai egongo den erakusketa bibliografiko honen bidez, Bibliotekak bat egin nahi du hilabete hauetan ospatzen den Mugak – Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioarekin.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>