[.eus] José Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren omenez “Txillardegi Aretoa” inauguratu berria da Carlos Santamaría Zentroan, Gipuzkoako Campuseko Liburutegiaren ondoan.
Txillardegik, bere jakin-mina eta kezka intelektualak asetu nahian, bizi-leku izan zituen hainbat tokietako liburutegietan orduak eman zituen. Baita gure Campuseko liburutegietan ere, UPV/EHUko irakaslea zelarik. Irakurle amorratua zen Txillardegi.
Euskararen alde eta Euskal Herriko politikagintzan egindako lana Txillardegiren arlorik ezagunenak badira ere, beste eremuetan ere gogoz eta modu berritzailean jardun zuen. Horren ondorioz, Txillardegiren izena liburu eta testu ugarietan idatzita dago.
Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak jarduera hau proposatzen dizue: “Txillardegi irakurtzen” erakusketa bibliografiakoa, 2019ko azaroaren 13tik 2010ko otsailaren 28ra arte. Erakusketa honetan, liburu eta beste testuez gain, Txillardegiren familiak utzitako zenbait artxiboko materiala, objektu pertsonala eta oroigarriak erakusgai egongo dira. Txillardegi bateratua ezagutarazten saiatu gara.
- ERAKUSKETAREN KATALOGOA
- https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/-/expotxillardegi2019