egutegia

2020(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe   Mar »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829  

artxiboa

Canal Prioritario: biktimaren baimenik ez duten eduki sexual, umiliagarri edo bortitzak internetetik kentzeko bidea

Gero eta arruntagoa da sexu erasoak, indarkeria, umiliazioa edo jazarpena jasan dutenek bigarren eraso bat pairatzea bere irudia edo datuak interneten bidez zabaltzen direnean. Hori ekiditeko sortu da Canal Prioritario.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD)  Canal Prioritario plataforma zabaltzeko eskatu die Unibertsitateei. 2019ko irailean sortu zen, gazteei, genero indarkeria, abusu, sexu erasoa edo jazarpenaren biktimei eta, oro har, ahulak diren kolektibo guztiei laguntzeko asmoz. Hauek dira bere helburuak:
1. Biktimizazio bikoitza gertatzen denean, biktimaren sufrimendua gutxitzea. Adibidez, sare sozialen bitartez zabaltzen diren bortxaketa, jazarpena, umiliazio arrazista edo homofoboko kasuetan, eduki horiek (audioak, irudiak edo bideoak) internetetik desagertaraztea.
2. Zerikusia duten pertsonei ohartaraztea (hala grabatzen eta zabaltzen duenari nola berbidaltzen duenari eta zalbatzen ari dela dakien eta ezer egiten ez duenari) egon daitezkeen ondorio penal, zibil, laboral eta administratiboei buruz  (datuak babesteko isuna, datu pertsonalak biktimaren baimenik gabe zabaltzeagatik).
Horrela, gizarteak bide eraginkorra izango du indarkeriarekin edo sexu erasoekin lotutako kasu larriak salatzeko (ziberjazapena, adibidez). Datuak Babesteko Agentziak berehala hartuko ditu beharrezkoak diren neurriak zabaltzen ari dena  internetetik edo sare sozialetatik kentzeko.
Aldi berean, arau haustea egon daitekeela uste badu, ikerketa irekiko du eta hala badagokio, zigorrak ezarriko ditu.
Google, Facebook, Instagram eta Twitter enpresak dagoeneko laguntzen ari dira ekimen honetan.
Plataformaren web gunean ohiko galderak erantzuten dituen atala dago, eta beste bat salaketa aurkezteko  oinarrizko informazioa biltzen duena.
UPV/EHUko Unibertsitateko Bibliotekak bat egiten du ekimen honekin. Denon artean hori guztia geldiaraztea posible delako. Horretarako, bidea: CanalPrioritario.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>