egutegia

2020(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

Itxita egonda ere zure zerbitzura gaituzu

Informazio honetan:

  • Baliabide digitalen bilduma handia daukagu. Ezagutu nola erabili.
  • Posta elektronikoz erantzungo dizugu
  • Zer gertatzen da gure zerbitzuko arlo desberdinekin?
  • #EtxeanGeratukoNaizIrakurtzen

Lehendakariaren 2020/8 Dekretuak, maiatzaren 10ekoa,  Euskal Autonomia Erkideko biblioteka guztiak  itxita egotea erabaki zuen. Maiatzaren 24ko 2020/12 Dekretuak museoak irekitzeko baimena eman duen arren, bibliotekak itxita mantentzen ditu.

UPV/EHUko Biblioteka aurrez-aurreko zerbitzuak berriro emateko eta batez ere mailegu zerbitzua berreskuratzeko prestatzen egon da, baina hori ezinezkoa da osasun agintarien baimenarik gabe.

Hala ere,  horrek ez du esan nahi Unibertsitateko Bibliotekak zerbitzuak emateari utziko dionik. Zure esanetara gauzkazu, gure baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Baliabide digitalen bilduma handia daukagu

Jasan genuen krisia gorabehera, UPV/EHUk ikaskuntzarako eta ikerketarako baliabide bibliografikoetan inbertitzen jarraitu du. Funts horiekin, besteak beste, bilduma digital oparoa sortu da. REBIUN azken txosteneko datuen arabera, 2018.12.31an hauxe geneukan:

  • 494.699 monografia digital
  • 33.463 aldizkari digital
  • 11.146 argitalpen ADDI biltegi digitalean
  • 77 lineako data base

Nola eskura ditzaket?

Material hauek guztiak eskuratzeko bidea UPV/EHUko Bibliotekako Katalogoa da. Etxean egonda ere, egin beharko dugun gauza bakarra Katalogoan gure burua identifikatzea da, eta horretarako egin beharko duguna web orriaren goiko aldean, eskumaldean dagoen “Hasi saioa” botoian jotzea da. Baliabide elektronikoetarako bilatzaile espezifikoa ere badaukagu.

  • Sartzen zaren lehenego aldian zure pasa hitza ezarri beharko duzu. Horretarako “Establecer/Restablecer Contraseña” botoian jo.
  • Hurrengo pantailan, zure NAN letra eta guzti (letra larriz) jarri beharko duzu, eta “Solicitar contraseña nueva” botoian jo.
  • Mezu elektroniko bat jasoko duzu EHUko zure kontuan. . Mezua ingelesez idatzita dago eta OCLCtik dator, gure katalogoa elkarte horretan integratuta baitago.
  • Egin klik estekan eta ezarri pasahitza. 9 digito eduki beharko ditu eta horietariko bat, gutxienez, letra bat. Ez du onartzen punturik, puntu eta komarik, bi punturik ez apostroferik.

Gure gidetan hori guztia azaltzen dizugu:

Katalogoan bilatzeari buruzko oinarrizko gida: Saioa hastea/Pasahitza eskatzea edo aldatzea, Oinarrizko Bilaketa, Bilaketaren emaitza, Oinarrizko bilaketa mugatzea, Liburu bat aurkitzea, edizio inprimatuan. Liburu elektroniko bat aurkitzea eta eskuratzea, Aldizkari bat aurkitzea, edizio inprimatuan, Aldizkari elektroniko bat aurkitzea eta zuzenean eskuratzea,  LDAP bitarteko sarrera duen aldizkari elektroniko bat eskuratzea.

Katalogoan bilatzeari buruzko gida aurreratua: Bilaketa aurreratua, Bilaketa indizeak erabiltzea,  Eragile boolearrak erabiltzea, Datu-base bat hautatzea, Zer egin bilaketa batean lortutako emaitzekin.

VPN erabili gabe

Zure pasahitza ezarri ondoren, saioa hasi dezakezu Katalogoan, eta aipatu ditugun baliabide digital guztietara sar zaitezke, VPN erabili beharrik gabe. Eta hori bereziki garrantzitsua da momentu honetan, VPN bidezko konexioa gainkargatua egon daiteke eta, sistema hori pertsona askok erabili beharra dutelako.

Zer eskura dezakegu gure Katalogoan?

Gure Katalogoak hitzarmenak ditu eduki digitalak eskaintzen dituzten datu-base askorekin. Horiei esker, jasotzeko eskubidea daukagun dokumentu guztiak katalogoaren bitartez eskuratu ahal izango ditugu eta katalogoan egiten ditugun bilaketen emaitzen artean agertzuko zaizkigu. Datu-base horien guztien artean, gure Bibliotekak 39 lehenetsi ditu, egokienak direlakoan. Beraz, katalogoan bilaketa bat egiten dugunean, emaitzen artean agertuko dira Science Direct bezalako iturri garrantzitsuetan dauden dokumentuak. Bilaketa aurreratua erabiliz, gure katalogotik zuzenean bilaketak egiteko datu-baseen kopurua handitu (77 arte) edo murriztu dezakegu.

Beste datu-base batzuk, ordea, erreferentziazkoak dira. Bibliotekak egindako harpidetzen arabera, dokumenturako sarbidea ere eskaini badezakete ere, asko ez dira eskuragarriak izaten. Hori da Scopus, Web of Science (WOS) eta Dialneten kasua.

Gure katalogoak dokumentuak baino ez ditu eskaintzen, eta ez erreferentziak. Beraz, ezin ditugu datu-base horiek gure katalogoan egiten ditugun bilaketen emaitzetan sartu, aipatu ditugun 77ekin egin dugun bezala, baina katalogoan izango ditugu datu-base horietara konektatzeko estekak.

UPV/EHUko kide guztiak Dialnet, Scopus edo Web of Science datu-baseetan sartu ahal izango dira katalogoan aurkituko dituzten loturen bitartez, nahiz eta UPV/EHUko sare informatikoan ez egon. Horretarako baldintza bakarra Katalogoan saioa hasi eta norbere posta elektronikoa ehu.eus-z bukatzea da. WOSen kasuan, konektatzen zaren lehenengo aldian zure instituzioa zein den markatu behar duzu. EHU aukeratu eta gogoratzeko esan. Zure LDAP gakoak sartzeko pantaila agertuko zaizu. Hortik aurrera, bilatu eta emaitza egokiak eskuratu.

Hemen sakatzean datu-baseak katalogotik eskuratzeko gida laburra aurkituko duzu.

Hemen sakatzean NNNConsult datu-basera heltzeko bidea azaltzen duen aurkezpena aurkituko dugu, adibide gisa erabil daitekeena.

Hemen sakatzean Zuzenbide arloko datu-baseetara heltzeko bidea azaltzen duen gidatxoa aurkituko dugu.

Posta elektronikoz erantzungo dizugu

Gure Biblioteketako helbide elektronikoak erabat erabilgarri egongo dira. Ikaskuntza arloko helbideak ikasleei laguntzeko dira, eta Ikerketakoak, berriz, irakasle, doktoregai eta ikertzaileei.  Helbide orokorrek eta ikastetxeko bibliotekenek edozein galderari erantzungo diote. Posible baduzu, zure Bibliotekara idatzi.

Araba:

Arabako Campuseko Biblioteka:

Zuzendaritza: araba-campus.biblio@ehu.eus

Ikaskuntzari laguntzeko zerbitzua: ar-bib.ikaskuntza@ehu.eus

Ikerketari laguntzeko zerbitzua: ar-bib.ikerkuntza@ehu.eus

Hezkuntza eta Kirol Biblioteka:

Arduraduna: ar-bib.kirola@ehu.eus

Bizkaia-Ikastegiak:

Zuzendaritza: bi-bib@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Biblioteka (Sarriko): bi-bib.ekonomia@ehu.eus

Bilboko Ingeniaritza Biblioteka: bi-bib.ingeniaritza@ehu.eus

Arte ederrak Biblioteka: bi-bib.arteederren@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Biblioteka (Elkano): bi-bib.enpresa@ehu.eus

Ingeniaritza Biblioteka (Nautika): bi-bib.nautika@ehu.eus

Esperientzia Gelak Biblioteka: bi-bib.esperientziagelak@ehu.eus

Medikuntza eta Erizaintza Biblioteka (Basurto): bi-le-bib.basurtotik@ehu.es

Bizkaia-Leioa:

Zuzendaritza: bi-le-bib@ehu.eus

Ikaskuntzari laguntzeko zerbitzua:  bi-le-bib.ikaskuntza@ehu.eus

Ikerketari laguntzeko zerbitzua: bi-le-bib.ikerkuntza@ehu.eus

Gipuzkoa:

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka:

Zuzendaritza: gi-bib@ehu.eus

Ikaskuntzari laguntzeko zerbitzua: gi-bib.ikaskuntza@ehu.eus

Ikerketari laguntzeko zerbitzua: gi-bib.ikerkuntza@ehu.eus

Ingeniaritza Biblioteka (Eibar):

Arduraduna: gi-biblio.eibaritiue@ehu.eus

Medikuntza eta Erizaintza Biblioteka:

Arduraduna: gi-biblio.erizaintza@ehu.eus

Zer gertatzen da gure zerbitzuko arlo desberdinekin?

Maileguak

Bibliotekak itxita dirauten egun guztiak jaieguntzat jo ditugu. Une honetan ezinezkoa da liburu bat itzultzea, beraz, inor ez da zigortuko ezinezkoa dena ez egiteagatik. Martxoaren 1aren ondoren amaitu ziren maileguak ekainaren 30era arte atzeratu ditugu.

Erreserbak

Jakina, aurrez aurreko jarduera berreskuratu arte ezingo dugu erreserbarik kudeatu. Prest zeuden erreserbak ere ezingo dira jaso, baina gure erakusmahaietan zure zain izango dituzu.

Artikulu eskaerak

Ditugun eta beste Unibertsitateetan dituzten baliabide digitalak erabiliz bete daitezkeen eskaerak atendituko ditugu. Eskatu hemen.

Erosketa eskaerak

Liburudendak itxita daudenez, ezin izango ditugu erosketa eskaerak kudeatu. Eskaerarekin bat datorren material digitala egongo balitz, erabiltzailearen esku jarriko genuke. Edonola ere, lana aurreratzen joango gara ohiko jarduera berreskuratzen garenerako. Eskatu hemen.

Gradu Amaierako Lana egiteko prestakuntza

Unibertsitateko Bibliotekak prestakuntza saioak eskaini ohi ditu Gradu Amaierako Lana egin behar duten ikasleentzat, zeregin horretarako beharko dituzten baliabideak bere esku jartzeko. Orain, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik argitaratzen ditugu saio horietan erabiltzen eta banatzen ditugun materialak. Kontsultatu eta jaitsi hemen.

#EtxeanGeratukoNaizIrakurtzen

Traola honen bidez identifikatzen ari dira irakurketa gomendioak, gure etxean geratu behar garen momentu hauetan irakurtzeko aprobetxatzeko. Horrekin batera, argitaletxe eta erakunde desberdinek eskaintzen diguten liburu eta artikulu digitalak ere topatuko ditugu, batzuk pandemia irauten duen bitartean eta beste batzuk era iraunkorrean.

Unibertsitateko Indar Batasunak Ikasle babes sarea sortu, bikainak diren bi ekimenekin:  Ikasketa laguntzarako  688646697 📞 eta Apunte-bankua  Gainera Zientzia eta Teknologia Fakultateko apunteak  ere badaude, Zientzietako Asanbladak bilduta, eta  Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak  bertoko Ikasle Kontseiluak bilduta.

COVID-19arekiko Osasun Arlorako dokumentuak: artikuluak, gidak, gomendioak, protokoloak… espezialitatearen arabera sailkatuta. Osasun arloko Biblioteka batzuetako profesionalek sortutako ekimena da. Osasun arloko prefesionalentzat eta arreta sanitarioan laguntzen ari diren UPV/EHU ko irakasle eta ikasleentzako baliagarria.  Traola hauen bitartez ere ikusiko dituzu Twiterren: #JuntosParaAyudarte y #AyudaBiblioteca .

Koronabirus berari buruz,  STM (Zientzia, Teknologia eta Matematika) arloko argitaletxeen nazioarteko elkarteak  sarbide librea eman zien argitaratuta edo argitaratzeko bidean dauden artikulu zientifikoei. Argitaletxe horietako bat Elsevier da.

Index Fundazioak COVIviendo plataforma sortu du, Erizaintzako profesionalen lana errazteko informazioa biltzeko COVID-19ak sortutako pandemian zehar. Bertan 4 motatako material ugari topatuko duzu: 1. Narratiba klinikoak 2. Erizaintzako artikulu zientifikoak 3. Protokoloak eta gida klinikoak 4. Dibulgazio materialak. Zure iruzkinak egin ahal izango dituzu eta baita zure materialak proposatu ere.

Springer Nature argitaletxeak ia 500 liburu eskaintzen ditu dohainik deskargatzeko, uztailaren amaierara arte. 50 eta 100 €koak dira.

Panamericana argitaletxe medikoak osasun zientzien arloko 600 liburu jarri ditu denon esku Eureka plataformaren bitartez, bertan izena ematea baldintza bakarra izanda.

JOVE bideo plataformak zure laborategian antolatu ezin izango dituzu esperimentuen bideoak jartzen dizu zure esku. Ekainaren 15era arte, bideoa asko jarri ditu sarrera librean. Baina Bibliotekako Katalogoan JOVEren bideo bilduma batzuk oso-osorik dituzu zure esku : Bioengineering, Immunology and infection,  NeuroscienceBiologyMedicine y Chemistry

Enferteca  plataforma digitalak sarrera librean jarri ditu ikasleentzat eta osasun arloko profesionalentzat Erizaintza arloko edukin espezializatuak: liburuak, aldizkariak, bideoak, irudiak, infografiak eta termino zientifikoen hiztegi inteligentea. Zure burua erregistratu beharko duzu eta 72 ordutan jasoko dituzu sartzeko gakoak.

Tirant lo Blanch argitaletxeak 40 liburu baino gehiago jarri ditu denon esku, bere liburutegi birtualean. Baldintza bakarra bertan erregistratzea da.

UNESCOk  Munduko Biblioteka Digitala  jarri du denon esku. Garai guztietako 20.000 dokumentu biltzen ditu, horien artean mapak, trestuak, argazkiak, grabaketak, pelikulak eta abar. 7 hizkuntza desberdinetan azaltzen ditu munduko biblioteketako altxorrik preziatuenak. Nazioarteko erakunde kultural honek egindako 7.000 argitalpen baino gehiago eskaintzen ditu sarrera librean  UNESDOC Biblioteka digitalaren bitartez.

Europeana Europako biblioteka digitala da. Sarrera librekoa da eta digitalizatutako 50 milioi dokumentu eskaintzen ditu – liburuak, musika, argazkiak…- Europar Batasuneko 28 estatuetako erakunde kulturalek bildutakoak.

Biblioteka Digital Hispanikoa  Espainiako Biblioteka Nazionalak egindako lana da. 220.000 dokumentu digitalizatu eskaintzen ditu. Horien artean XV eta XX, mende arteko liburuak, eskuizkribuak, marrazkiak, grabatuak, liburuxkak, kartelak, argazkiak, mapak, atlasak, partiturak, prentsa historiakoa eta soinu grabazioak daude, eta horien artean  Hemeroteka Digitaleko 2.200 engunkariak daude.

Liburuklik euskal ondare digitala biltzen, babesten eta zabaltzen duen biltegia da, euskara eta euskal kulturarekiko interesa duen edozein pertsonaren esku jartzeko asmoz egina. Prentsa historikoa, inkunableak, aldizkariak, argazkiak, eskuizkribuak edo partiturak biltzen ditu, besteak beste. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da, euskal biblioteka batzuekin languntza izan duena.

Euskal Memoria Digitala EMD euskal kulturari buruzko sarrera libreko biltegi digitala da eta Sancho el Sabio Fundazioa ren ekimena da.

UPV/EHUko argitalpen Zerbitzuak dohanik eskuratzen diren 301 liburu digital eskaintzen ditu.

UEUren argitalpenak eskuragarri daude “Buruxkak” Udako Euskal Unibertsiatateko liburutegi digitalean. Liburu zaharrenak osoak jaitsi ahal dira. Berrienetatik kapitulu bat ikus daiteke, eta erosi.

eLiburutegia euskal biblioteka publikoek eskaintzen duten lineako liburu eta filmak mailegatzeko zerbitzuak erraztu egin du bere 20.000 liburu eta 15.000 filmak maileguan hartzeko modua. Zerbitzu hori erabiltzeko  liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera idatzi behar da. Udal biblioteka bateko bazkidea bazara, eLiburutegia erabiltzeko aukera emango dizute.  Bazkidea ez bazara, fitxa egingo dizute eta eLiburutegia erabiltzeko erregistratuko zaituzte.

Booktegi.eus euskaraz idatzitako genero guztietako liburuak eskaintzen ditu, dohanik jaisteko aukera dagoelarik.

Armiarma.eus (literaturaren sarean) genero guztietako literatura eskaintzan du formato digitalean, bertan irakurtzeko.

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) “Etxean gozo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda” argitaratu du.  Bi atal ditu:  Haurrentzat: Jolasak eta eskulanak; Filmak, marrazki bizidunak eta telesailak; Ipuinak eta abestiak.  Helduentzat: Orokorra; Filmak eta telesailak; Bideo jokoak; Literatura; Kultur sorkuntza; Liburuen fondo digitalak; Zientzia; Musika, bertsolaritza eta euskaldiak; Sukaldean; Hainbat monografiko.

Loebolus  web guneak ia 500 liburu eskaintzen ditu formato digitalean, Loeb Classical Libraryko obra latino eta grekoak biltzen dituena.

Make Make argitaletxeak ipuinak, eleberriak eta komikiak eskaintzen ditu sarrera librean martxoaren 23ra arte. Etxeko txikiekin egiteko zientzia proiektua egiteko liburua ere badago.

Hearst España argitaletxeak eta Kiosko y Mas plataformak hilabete baterako dohako sarrera eskaintzen du aisialdiko 19 aldizkaritarako (Elle, Diez Minutos, Casa Diez…). Horretarako telefono mugikorrean edo tabletean jatsi behar da Kiosko y Mas aplikazioa, Google Play edo App Storetik.

Planeta argitaletxeak  arrakasta handiko 10 liburu eskaintzen ditu dohanik martxoaren 31ra arte: Carlos Ruiz Zafónen ‘La sombra del viento’ ; Dan Brownen ‘El código Da Vinci’ ; Maria Dueñasen ‘El tiempo entre costuras’ ; Stieg Larssonen  ‘Los hombres que no amaban a las mujeres’,  o C.S. Lewisen ‘Las crónicas de Narnia: El león, la bruja y el armario.

Anagrama argitaletxeak duela gutxi argitaratutako 5 eleberri eskaintzen ditu dohainik, liburu elektronikoak saltzeko plataforma desberdinen bitartez.

Karras Comics argitaletxeak  8 komiki desberdin eskaintzen ditu PDF formatoan dohainik jaisteko.

Astiberri argitaletxeak  komiki batzuk eskainiko ditu dohainik jaisteko.

Ikastaroak

UPV/EHUk doako ikastaro desberdinak eskaintzen ditu, batzuk Miriada X plataforman, zeinak egiteko platafoman errregistratzea beharrezkoa den, eta beste batzuk OpenCourseWare (OCW) moduan.  Ikastaro gehiago topatuko dituzu beste unibertsitate askotan.

IEEEXplore k 500 doako ikastaro birtual eskaintzen ditu. Ordu batekoak dira, ingelesez, eta egiten dutenek ziurtagiria jasoko dute.  Sarbidea UPV/EHUko Katalogoaren bitartez  egiten da. Zabaldu  Brouse > Courses.

Domestika sortzaileek komunitateak  doako ikastaro batzuk eskaintzen ari da egoera berezi honetan. Gainerako ikastaroek oso prezio merkea daukate, 10 euro inguru.

Beste aukera batzuk

Argia Multimediak euskaraz eta dohanik eskaintzen dizkigu 222 laburmetrai, 387 dokumental, 311 elkarrizketa, 925 erreportaje eta 473 solasaldi.

Cortos de Metraje web guneak laburmetraiak eskaintzen ditu.

Dohako bideo-joko

Opera saio grabatuak ikusteko aukera New Yorkeko Metropolitan Operan

Antzerki-lanak  interneten bidez ikusteko.

Musika jaialdi digitalak, bisitaldi birtualak museoetara

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>