egutegia

2020(e)ko martxoa
A A A A O I I
« Ots   Api »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

artxiboa

Gradu Amaierako Lana egiteko prestakuntza materialak

Unibertsitateko Bibliotekak Gradu Amaierako Lana egin behar duten ikasleentzat prestakuntza saioak eskeini ohi izan ditu zeregin horretarako beharko dituzten baliabideak bere eskura jartzeko. Gaur egun ere, laguntzen jarraitu nahiko genuke eta horregatik saio horietan erabiltzen eta banatzen ditugun materialak argitaratu egin ditugu.

Segidan ikusi eta jaitsi ahal izango dituzue material horiek guztiak

Saioaren aurkezpena

Hemen azaltzen dira ikerketa lana egiteko urrats nagusiak:

  • Informazioa bilatzea
  • Emaitzak ebaluatzea
  • Erreferentzia bibliografikoak kudeatzea
  • GrALa idaztea eta aurkeztea

Triptikoak

Hemen aurkituko dituzu zure GrALa egiteko informazio baliabide garrantzitsuenak, hala jakintza-alor anitzekoak nola espezializatuak. Campusaren arabera antolatu ditugu, eta, bakoitzaren barruan, jakintza-alorraren arabera.

Arabako Campusa

Bizkaiko Campusa

Gipuzkoako Campusa

BiblioKLIPak

Gidak

Katalogoan bilatzeari buruzko oinarrizko gida: Saioa hastea/Pasahitza eskatzea edo aldatzea, Oinarrizko Bilaketa, Bilaketaren emaitza, Oinarrizko bilaketa mugatzea, Liburu bat aurkitzea, edizio inprimatuan. Liburu elektroniko bat aurkitzea eta eskuratzea, Aldizkari bat aurkitzea, edizio inprimatuan, Aldizkari elektroniko bat aurkitzea eta zuzenean eskuratzea,  LDAP bitarteko sarrera duen aldizkari elektroniko bat eskuratzea.

Katalogoan bilatzeari buruzko gida aurreratua: Bilaketa aurreratua, Bilaketa indizeak erabiltzea,  Eragile boolearrak erabiltzea, Datu-base bat hautatzea, Zer egin bilaketa batean lortutako emaitzekin.

Katalogoan datu baseak bilatzeko gida laburra.

Refworks gida:  Refworks erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko, bibliografiak egiteko eta testu dokumentuetan aipuak sartzeko programa da. Hori guztia automatikoki eta estilo askotan egitea errazten du.

Aipuak eta Erreferentziak: Dokumentu hau lagungarria izango zaizu aipuak zuzen egiteko eta bibliografia sortzeko, jakintza-alor desberdinetan erabiltzen diren estiloak jarraituz.

APA estiloko gida:  Amerikako Psikologia Elkarteak garatutako estandarra ezagutuko duzu, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko Gizarte Zientzia eta Humanitate alorretan gehien erabiltzen dena.

Vancouver estiloko gida: Osasun Zientzien alorrean gehien erabiltzen den estandarra da hau, Aldizkari Medikoen Argitaratzaileen Nazioarteko Batzordeak sortu eta mantentzen duena.

ADDI Akademikoan GrAL bat osatzeko gida Gradu Amaierako Lana ADDI (Ikerketa eta Irakaskuntzarako Artxibo Digitala) UPV/EHUko biltegi digitalera igotzeko lagungarria izango zaizu.

Plagioa eta onestasun akademikoa, UPV/EHUko Bibliotekak prestatutako gida.

Infografia

Gradu Amaierako Lana arratastatsu bat egiteko jarraitu behar duzun prozesua era grafiko eta eskematikoan azaltzen da infografia honetan

Bibliografia

El trabajo de fin de grado : guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores / Virginia Ferrer, Moisés Carmona y Vanessa Soria (ed.). McGrawHill: Madrid, 2012.

El trabajo de fin de grado y de máster: redacción, defensa y publicación / I. da Cunha, Mª Teresa Cabré.  Editorial UOC: Barcelona, 2016.

2 liburu horietara heltzeko Bibliotekako katalogoan identifikatuta egon behar zara. Bertan zuzenean dena irakurri edo 50 orri  PDF formatoan jaitsi ahal izango dituzu. Liburu osoa 21 egunetarako jaisteko, zure burua e-Libron erregistratu behar duzu.

Cómo buscar y usar información científica: guía para estudiantes universitarios 2016 / Luis Javier Martínez Rodríguez.  Zuzenean jaisten da PDFn.

Iruzkin bat honentzako: GrALa egiteko prestakuntza materialak

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>