egutegia

2020(e)ko maiatza
A A A A O I I
« Api   Eka »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

artxiboa

ClinicalKey Student Nursing + Irakasle eta ikasleentzako ikastarotxoak

Medikuntza arloko ClinicalKey Student plataforma martxan jarri zenetik eskatuta zegoen Erizaintza arlokoa ere eskuragarri egotea, baina arazo teknikoak sortu dira eta atzo arte ezinezkoa izan da. Beraz, oso pozgarria da, hala Unibertsitateko Bibliotekarentzat nola Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearentzat, ClinicalKey Student Nursing dagoeneko gure esku dagoela.

Funtzionamendua Medikuntza arlokoa bezalakoa da:

  • Bibliotekako Katalogoaren bitartez sartzen gara. Esteka honetan ikusiko duzu hori nola egiten den azaltzen duen bideoa: https://ehutb.ehu.eus/video/5e8d944cf82b2b19558b4592 
  • Hau da Erizaintzako ClinicalKey Student-erako esteka zuzena:   https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1150887848
  • ClinicalKey Student-ek baliabide espezifikoak dituenez (liburuak azpimarratzea, irakasleen gomendioak jasotzea, galdetegiak edo aurkezpenak sortzea) ezinbestekoa plataforman bertan ere zure burua erregistratzea, baina Medikuntza arlokoan edo Elsevier argitaletzeko beste produkturen batean erregistratuta bazaude, erabiltzaile eta pasahitza berberak erabil daitezke.

Erizaintza arloan gehien erabiltzen diren gaztelaniazko 59 eskuliburuak izango dituzu zure esku, osoak edo zatika irakurtzeko. Liburu horietan dauden irudiak eta taulak zure aurkezpenak edo lan akademikoak sortzeko erabil ditzakezu.

LINEAKO IKASTAROTXOAK IRAKASLE ETA IKASLEENTZAT, HALA MEDIKUNTZA NOLA ERIZAINTZA ARLOKOAK:

Elsevier argitaletxeak irakasle eta ikasleentzako ikastarotxoak antolatu ditu:  “Zure lineako klaserako edukiak nola prestatu” eta “Nola prestatu zure azterketetarako” biak ClinicalKey Student erabiliz.

Oso saio espezifikoak dira, 20-30 minutukoak eta ClinicalKey Student Medikuntza (https://www.clinicalkey.es/student) eta ClinicalKey Student Nursing (https://www.clinicalkey.es/student/nursing) erabiliz.

Ikasleentzat:

Nola prestatu zure azterketak ClinicalKey Student Medikuntza erabiliz (gaztelaniaz)
Eguna: 2020ko maiatzak 8
Ordua: 11:00am – 11:30 penintsulako ordutegia
Izen ematea: https://bit.ly/2yyQdfJ

Nola prestatu zure azterketak ClinicalKey Student Erizaintza erabiliz (gaztelaniaz)
Eguna: 2020ko maiatzak 7
Ordua: 11:00am – 11:30 penintsulako ordutegia
Izen ematea: https://bit.ly/3dluKpm

Irakasleentzat:

Zure lineako klaserako edukiak nola prestatu Erizaintzako ClinicalKey erabiliz (gaztelaniaz)
Eguna: 2020ko maiatzak 7
Ordua: 10:00am – 10:30 penintsulako ordutegia
Izen ematea: https://bit.ly/2WtnTDr

Zure lineako klaserako edukiak nola prestatu Medikuntzako ClinicalKey erabiliz (gaztelaniaz)
Eguna: 2020ko maiatzak 8
Ordua: 10:00am – 10:30 penintsulako ordutegia
Izen ematea: https://bit.ly/2zU7S1B

Baliagarriak izatea espero dugu.

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>