egutegia

2020(e)ko maiatza
A A A A O I I
« Api   Eka »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

artxiboa

Ekainaren 1etik hitzordua eskatu UPV/EHUko Biblioteketan

Ekainaren 1etik aurrera, UPV/EHUko biblioteketako mailegu, itzultze eta erreserba zerbitzuak berriz martxan jarriko ditugu, baina hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango da. Halaber dokumentuak eskaneatzeko zerbitzu berria ezarriko dugu.

Gaurko egoera

Bi hilabete eta erdi itxita egon ondoren eta garbiketa sakona egin eta gero, gure liburu eta instalazioak egoera egokian daude baina oraindik, ohiko erabilerari dagokionez, murrizketak ezinbestekoak izango dira.

Hemen duzu Bibliotekan egin eta egin ezin daitekeenaren berri:

 

Itzultzeak

Martxoaren 1etik irailaren 14ra bitarteko mailegu guztiak irailaren 15era arte luzatu ditugu itzultzeak lasai egin ditzazun.

Liburuak UPV/EHUko edozein bibliotekatan itzul ditzakezu, baina hitzordua eskatu behar duzu. Kontaktatu nahi duzun bibliotekarekin telefonoz edo posta elektronikoaren bidez. Ikusi hemen telefonoak eta helbideak

Itzulitako liburuei 14 eguneko berrogeialdia ezarriko zaie. Katalogoan ohar baten bidez emango zaigu liburuaren egoera horren berri.

 

Mailegua

Liburu bat maileguan eraman ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba bat egitea. BiblioKlip honetan erreserba nola egin ikus dezakezu.

Liburua maileguan eramateko prest dagoenean, abisua bidaliko dizugu zure UPV/EHUko posta elektronikora, eta zuk aukeratutako Bibliotekarekin kontaktuan jartzeko esango dizugu, liburua jasotzeko eguna eta ordua adosteko.

 

Artikuluak eta kapituluak eskaneatu (berria)

Aldizkariko/egunkariko artikuluren bat edo mailegatzen ez den paperezko liburu bateko kapituluren bat behar baduzu, eskaera-orri honen bidez eska dezakezu:

Eskatutako hori eskaneatu egingo dizugu, beti ere Jabetza Intelektualaren Legearen mugak kontuan hartuta (liburuaren % 10), eta  zure posta elektronikora bidaliko dizugu.

MESEDEZ:   UPV/EHUko zure postontzi elektronikoa beteta ez egotea behar dugu, gure mezua jaso dezazun.

Oraindik ezingo da egin

Ezin zara hitzordurik gabe etorri.

Ezin da mailegu-eremuan sartu maskararik gabe.

Liburuak dauden aretoetara ezingo da sartu. Aldez aurretik erreserba ezazu behar duzuna eta eramateko prestatuko dizugu.

Ezin da bibliotekan ikasi.

Ezin dira ordenagailuak erabili, ezta katalogoa kontsultatzeko ere.

Erreserbak etxetik edo norberaren telefonoa erabiliz egin beharko dira.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>