egutegia

2020(e)ko ekaina
A A A A O I I
« maiatza   Uzt »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

artxiboa

Zure zerbitzura gaituzu, orain hitzorduarekin

Informazio honetan:

  • Gure zerbitzuen egoera
  • Baliabide digitalen bilduma handia daukagu. Ezagutu nola erabili.
  • Sarrera libreko beste baliabideak (eta ikastaroak)

Gure zerbitzuen egoera

Ekainaren 1etik UPV/EHUko Bibliotekek aurrez aurreko zerbitzu batzuk berreskuratu ditugu, batez ere liburuen mailegua eta itzulketa, nahiz eta hitzordua hartzea derrigorrezkoa izan.
KLIKATU HEMEN HORI GUZTIA EZAGUTZEKO
.

Liburudendak dagoeneko zabalik daudenez, liburuak erosteko eskaerak berriro izapidetzen ari gara. Liburuak euskarri digitalean egonez gero, lehentasuna emango diegu erosterakoan.  KLIKATU HEMEN ZURE ESKAERA EGITEKO.

Unibertsitateko Bibliotekak prestakuntza saioak eskaini ohi ditu Gradu Amaierako Lana egin behar duten ikasleentzat, zeregin horretarako beharko dituzten baliabideak bere esku jartzeko. Orain, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik argitaratzen ditugu saio horietan erabiltzen eta banatzen ditugun materialak. KONTSULTATZEKO ETA JAISTEKO, KLIKATU HEMEN.

Hala ere, salbuespen egoerak indarrean dirau, eta horren ondorioz ezin da ikasteko, irakurtzeko eta talde lanak egiteko geletara sartu; itzultzen diren liburuak 14 eguneko berrogeialdian egon behar dira; maskara erabili behar da; eraikinen barruan adierazitako ibilbideak jarraitu behar ditugu eta gure arteko distantzia errespetatu behar da.

Informazio bibliografikoa telefonoz edo posta elektronikoaren bidez baino ezin da eman. ZURE BIBLIOTEKAREKIN KONTAKTATZEKO KLIKATU HEMEN. Ikaskuntza arloko helbideak ikasleei laguntzeko dira, eta Ikerketakoak, berriz, irakasle, doktoregai eta ikertzaileei.  Helbide orokorrek eta ikastetxeko bibliotekenek edozein galderari erantzungo diote. Posible baduzu, zure Bibliotekara idatzi.

Baliabide digitalen bilduma handia daukagu

Ikusten duzuenez, erauntsia oraindik ez da baretu, eta egoera honetan gure baliabide digitalak erabiltzea gomendatzen dugu.

Jasan genuen krisia gorabehera, UPV/EHUk ikaskuntzarako eta ikerketarako baliabide bibliografikoetan inbertitzen jarraitu du. Funts horiekin, besteak beste, bilduma digital oparoa sortu da. REBIUN azken txosteneko datuen arabera, 2018.12.31an hauxe geneukan:

  • 494.699 monografia digital
  • 33.463 aldizkari digital
  • 11.146 argitalpen ADDI biltegi digitalean
  • 77 lineako data base

Nola eskura ditzaket?

Material horiek guztiak eskuratzeko bidea UPV/EHUko Bibliotekako Katalogoa da. Etxean egonda ere, egin beharko duzun gauza bakarra Katalogoan zure burua identifikatzea da. Ezkerreko irudian klikatzen baduzu, Biblioklip batek azalduko dizu katalogoan zure burua identifikatzeko modua eta ekarriko dizkizun abantailak.

Eskuineko irudian klikatzen baduzu, berriz, katalogoa erabiltzeko azalpenak emango dizkizun Biblioklipa ikusiko duzu.

, eta horretarako egin beharko duguna web orriaren goiko aldean, eskumaldean dagoen “Hasi saioa” botoian jotzea da.

Idatzizko informazioa patxadaz irakurtzea gehiago gustatzen bazaizu, hona hemen gure gidak:

Katalogoan bilatzeari buruzko oinarrizko gida: Saioa hastea/Pasahitza eskatzea edo aldatzea, Oinarrizko Bilaketa, Bilaketaren emaitza, Oinarrizko bilaketa mugatzea, Liburu bat aurkitzea, edizio inprimatuan. Liburu elektroniko bat aurkitzea eta eskuratzea, Aldizkari bat aurkitzea, edizio inprimatuan, Aldizkari elektroniko bat aurkitzea eta zuzenean eskuratzea,  LDAP bitarteko sarrera duen aldizkari elektroniko bat eskuratzea.

Katalogoan bilatzeari buruzko gida aurreratua: Bilaketa aurreratua, Bilaketa indizeak erabiltzea,  Eragile boolearrak erabiltzea, Datu-base bat hautatzea, Zer egin bilaketa batean lortutako emaitzekin.

Baliabide elektronikoetarako bilatzaile espezifikoa ere badaukagu.

VPN erabili gabe

Zure pasahitza ezarri ondoren, saioa hasi dezakezu Katalogoan, eta aipatu ditugun baliabide digital guztietara sar zaitezke, VPN erabili beharrik gabe.

Zer eskura dezakegu gure Katalogoan?

Gure Katalogoak hitzarmenak ditu eduki digitalak eskaintzen dituzten datu-base askorekin. Horiei esker, jasotzeko eskubidea daukagun dokumentu guztiak katalogoaren bitartez eskuratu ahal izango ditugu eta katalogoan egiten ditugun bilaketen emaitzen artean agertzuko zaizkigu. Datu-base horien guztien artean, gure Bibliotekak 39 lehenetsi ditu, egokienak direlakoan. Beraz, katalogoan bilaketa bat egiten dugunean, emaitzen artean agertuko dira Science Direct bezalako iturri garrantzitsuetan dauden dokumentuak. Bilaketa aurreratua erabiliz, gure katalogotik zuzenean bilaketak egiteko datu-baseen kopurua handitu (77 arte) edo murriztu dezakegu.

Beste datu-base batzuk, ordea, erreferentziazkoak dira. Bibliotekak egindako harpidetzen arabera, dokumenturako sarbidea ere eskaini badezakete ere, asko ez dira eskuragarriak izaten. Hori da Scopus, Web of Science (WOS) eta Dialneten kasua.

Gure katalogoak dokumentuak baino ez ditu eskaintzen, eta ez erreferentziak. Beraz, ezin ditugu datu-base horiek gure katalogoan egiten ditugun bilaketen emaitzetan sartu, aipatu ditugun 77ekin egin dugun bezala, baina katalogoan izango ditugu datu-base horietara konektatzeko estekak.

UPV/EHUko kide guztiak Dialnet, Scopus edo Web of Science datu-baseetan sartu ahal izango dira katalogoan aurkituko dituzten loturen bitartez, nahiz eta UPV/EHUko sare informatikoan ez egon. Horretarako baldintza bakarra Katalogoan saioa hasi eta norbere posta elektronikoa ehu.eus-z bukatzea da. WOSen kasuan, konektatzen zaren lehenengo aldian zure instituzioa zein den markatu behar duzu. EHU aukeratu eta gogoratzeko esan. Zure LDAP gakoak sartzeko pantaila agertuko zaizu. Hortik aurrera, bilatu eta emaitza egokiak eskuratu.

Hemen sakatzean datu-baseak katalogotik eskuratzeko gida laburra aurkituko duzu.

Hemen sakatzean NNNConsult datu-basera heltzeko bidea azaltzen duen aurkezpena aurkituko dugu, adibide gisa erabil daitekeena.

Hemen sakatzean Zuzenbide arloko datu-baseetara heltzeko bidea azaltzen duen gidatxoa aurkituko dugu.

Sarrera libreko beste baliabideak (eta ikastaroak)

Baliabide eta aktibitate asko daude aurrez aurreko jarduera akademikoak etetearen ondorioak konpensatzen lagundu dezaketenak. Segidan kontatuko dizkizugu:

Unibertsitateko Indar Batasunak Ikasle babes sarea sortu, bikainak diren bi ekimenekin:  Ikasketa laguntzarako  688646697 📞 eta Apunte-bankua  Gainera Zientzia eta Teknologia Fakultateko apunteak  ere badaude, Zientzietako Asanbladak bilduta, eta  Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak  bertoko Ikasle Kontseiluak bilduta.

COVID-19arekiko Osasun Arlorako dokumentuak: artikuluak, gidak, gomendioak, protokoloak… espezialitatearen arabera sailkatuta. Osasun arloko Biblioteka batzuetako profesionalek sortutako ekimena da. Osasun arloko prefesionalentzat eta arreta sanitarioan laguntzen ari diren UPV/EHU ko irakasle eta ikasleentzako baliagarria.  Traola hauen bitartez ere ikusiko dituzu Twiterren: #JuntosParaAyudarte y #AyudaBiblioteca .

Koronabirus berari buruz,  STM (Zientzia, Teknologia eta Matematika) arloko argitaletxeen nazioarteko elkarteak  sarbide librea eman zien argitaratuta edo argitaratzeko bidean dauden artikulu zientifikoei. Argitaletxe horietako bat Elsevier da.

Index Fundazioak COVIviendo plataforma sortu du, Erizaintzako profesionalen lana errazteko informazioa biltzeko COVID-19ak sortutako pandemian zehar. Bertan 4 motatako material ugari topatuko duzu: 1. Narratiba klinikoak 2. Erizaintzako artikulu zientifikoak 3. Protokoloak eta gida klinikoak 4. Dibulgazio materialak. Zure iruzkinak egin ahal izango dituzu eta baita zure materialak proposatu ere.

Springer Nature argitaletxeak ia 500 liburu eskaintzen ditu dohainik deskargatzeko, uztailaren amaierara arte. 50 eta 100 €koak dira.

Panamericana argitaletxe medikoak osasun zientzien arloko 600 liburu jarri ditu denon esku Eureka plataformaren bitartez, bertan izena ematea baldintza bakarra izanda.

JOVE bideo plataformak zure laborategian antolatu ezin izango dituzu esperimentuen bideoak jartzen dizu zure esku. Ekainaren 15era arte, bideoa asko jarri ditu sarrera librean. Baina Bibliotekako Katalogoan JOVEren bideo bilduma batzuk oso-osorik dituzu zure esku : Bioengineering, Immunology and infection,  NeuroscienceBiologyMedicine y Chemistry

Enferteca  plataforma digitalak sarrera librean jarri ditu ikasleentzat eta osasun arloko profesionalentzat Erizaintza arloko edukin espezializatuak: liburuak, aldizkariak, bideoak, irudiak, infografiak eta termino zientifikoen hiztegi inteligentea. Zure burua erregistratu beharko duzu eta 72 ordutan jasoko dituzu sartzeko gakoak.

Tirant lo Blanch argitaletxeak 40 liburu baino gehiago jarri ditu denon esku, bere liburutegi birtualean. Baldintza bakarra bertan erregistratzea da.

UNESCOk  Munduko Biblioteka Digitala  jarri du denon esku. Garai guztietako 20.000 dokumentu biltzen ditu, horien artean mapak, trestuak, argazkiak, grabaketak, pelikulak eta abar. 7 hizkuntza desberdinetan azaltzen ditu munduko biblioteketako altxorrik preziatuenak. Nazioarteko erakunde kultural honek egindako 7.000 argitalpen baino gehiago eskaintzen ditu sarrera librean  UNESDOC Biblioteka digitalaren bitartez.

Europeana Europako biblioteka digitala da. Sarrera librekoa da eta digitalizatutako 50 milioi dokumentu eskaintzen ditu – liburuak, musika, argazkiak…- Europar Batasuneko 28 estatuetako erakunde kulturalek bildutakoak.

Biblioteka Digital Hispanikoa  Espainiako Biblioteka Nazionalak egindako lana da. 220.000 dokumentu digitalizatu eskaintzen ditu. Horien artean XV eta XX, mende arteko liburuak, eskuizkribuak, marrazkiak, grabatuak, liburuxkak, kartelak, argazkiak, mapak, atlasak, partiturak, prentsa historiakoa eta soinu grabazioak daude, eta horien artean  Hemeroteka Digitaleko 2.200 engunkariak daude.

Liburuklik euskal ondare digitala biltzen, babesten eta zabaltzen duen biltegia da, euskara eta euskal kulturarekiko interesa duen edozein pertsonaren esku jartzeko asmoz egina. Prentsa historikoa, inkunableak, aldizkariak, argazkiak, eskuizkribuak edo partiturak biltzen ditu, besteak beste. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da, euskal biblioteka batzuekin languntza izan duena.

Euskal Memoria Digitala EMD euskal kulturari buruzko sarrera libreko biltegi digitala da eta Sancho el Sabio Fundazioa ren ekimena da.

UPV/EHUko argitalpen Zerbitzuak dohanik eskuratzen diren 301 liburu digital eskaintzen ditu.

UEUren argitalpenak eskuragarri daude “Buruxkak” Udako Euskal Unibertsiatateko liburutegi digitalean. Liburu zaharrenak osoak jaitsi ahal dira. Berrienetatik kapitulu bat ikus daiteke, eta erosi.

eLiburutegia euskal biblioteka publikoek eskaintzen duten lineako liburu eta filmak mailegatzeko zerbitzuak erraztu egin du bere 20.000 liburu eta 15.000 filmak maileguan hartzeko modua. Zerbitzu hori erabiltzeko  zure herriko biblioteka publikoan erregistratu behar zara.

Booktegi.eus euskaraz idatzitako genero guztietako liburuak eskaintzen ditu, dohanik jaisteko aukera dagoelarik.

Armiarma.eus (literaturaren sarean) genero guztietako literatura eskaintzan du formato digitalean, bertan irakurtzeko.

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) “Etxean gozo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda” argitaratu du.  Bi atal ditu:  Haurrentzat: Jolasak eta eskulanak; Filmak, marrazki bizidunak eta telesailak; Ipuinak eta abestiak.  Helduentzat: Orokorra; Filmak eta telesailak; Bideo jokoak; Literatura; Kultur sorkuntza; Liburuen fondo digitalak; Zientzia; Musika, bertsolaritza eta euskaldiak; Sukaldean; Hainbat monografiko.

Loebolus  web guneak ia 500 liburu eskaintzen ditu formato digitalean, Loeb Classical Libraryko obra latino eta grekoak biltzen dituena.

Ikastaroak

UPV/EHUk doako ikastaro desberdinak eskaintzen ditu, batzuk Miriada X plataforman, zeinak egiteko platafoman errregistratzea beharrezkoa den, eta beste batzuk OpenCourseWare (OCW) moduan.  Ikastaro gehiago topatuko dituzu beste unibertsitate askotan.

IEEEXplore k 500 doako ikastaro birtual eskaintzen ditu. Ordu batekoak dira, ingelesez, eta egiten dutenek ziurtagiria jasoko dute.  Sarbidea UPV/EHUko Katalogoaren bitartez  egiten da. Zabaldu  Brouse > Courses.

Domestika sortzaileek komunitateak  doako ikastaro batzuk eskaintzen ari da egoera berezi honetan. Gainerako ikastaroek oso prezio merkea daukate, 10 euro inguru.

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>