egutegia

2020(e)ko uztaila
A A A A O I I
« Eka   Ira »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

artxiboa

Arte Ederrak: konfinamenduan argitaratutako baliabide digitalen bilduma

Azken hilabeteetan bizi izan dugun konfinamenduak ikaskuntza eta ikerkuntza alorretan eman digun lekzio nagusietakoa jarduera akademikoetarako baliabide elektronikoen garrantzia biziki ikastea izan da, ez soilik paperezko liburu eta aldizkariak eskuragarri ez egoteagatik, erraz eskuratzen diren, baliagarriak eta kalitatezkoak diren baliabide elektroniko asko daudela jakin ahal izan dugulako baizik.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Bibliotekak koronabirusaren garaian formato digitalean argitaratu diren aldizkariak, artikuluak eta liburuak eta horietara guztietara heltzeko estekak bildu dituzte txosten batean. Bere helburu nagusia ez da izan dokumentu interesgarriak zabaltzea, hori lortu duten arren. Argi utzi nahi izan dute bere akademikoan ere baliabide elektroniko interesgarri eta erabilgarriak badaudela, eta erabilera biltzatzea, dagoeneko baliabide bakarrak ez diren momentu hauetan.

Jakina, informazio anitza biltzen saiatu dira, Fakultatean eskaintzen diren irakasgaiak kontutan hartuta: Pintura, Eskultura, Marrazketa, Diseinua, Argazkigintza, e.a., eta 3 hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Eskuratu bilduma informazio honen hasieran dagoen irudian klikatuz edo HEMEN.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>