egutegia

2020(e)ko uztaila
A A A A O I I
« Eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

artxiboa

Arkitektura berrogeialdian: baliabide elektronikoak

[.eus] Pandemia garai hauetan, bereziki funts fisikoak eskuratzeko zailtasunekin, Liburutegiek bere bilduma elektronikoen garratzia azpimarratu dute. Garai onak dira gogoarazteko Liburutegiak leku fisiko bat izatera bakarrik ez direla mugatzen, baizik eta, aspalditik, bere espazio birtuala ere badutela. Horrela, ehuBibliotekak, errekurtso elektronikoen bilduma haundia dauka: milioi erdi monografi digital, 30.000 aldizkari elektroniko baino gehiago eta bere erakunde gordailuan hamalau mila argitalpen baino gehiago, harpidetutako hainbat datu-basetara online sarreraz gain.

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako Arkitektura Atalak hautaketa bibliografikoa prestatu du formatu elektronikoan dauden arkitektura eta erlazionaturiko gaien buruzko lanekin. Bibliografia honek mota guztietako dokumentuak biltzen ditu (liburuak, biltzarretako aktak, tesiak, aldizkako argitalpenak, aldizkarietako artikuluak, etabar), dokumentu-tipologia horiek guztiek beren bertsio digitala dutela gogoarazteko modu gisa. Bibliografian, sartzeko modua adierazten da; izan ere, dokumentu batzuk sarbide librea daukate (Open Access), baina beste batzuk UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearentzat dira eskuragarri ehuBibliotekaren arpidetza daukatelako. eLibro eta ePrest plataformen erreferentziak sartu dira ere. Azkeneko honek, lineako irakurketaz gain, mailegua ere ahalbidetzen du, hau da, ale desberdinak eta denbora jakin baterako hainbat irakurgailutara deskargatzea.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>