egutegia

2020(e)ko iraila
A A A A O I I
« Uzt   Urr »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

artxiboa

Irailaren 14tik, dena zabalik

Irailaren 14tik aurrera UPV/EHUko Biblioteketara ikastera etor zaitezke, eta hitzordurik gabe liburuak hartu edo entregatu. Segurtasun neurriak aplikatuko ditugu, horien artean ikasteko lekuak nabarmen mugatzea (%25a). Erabil daitezkeenak zenbatuta egongo dira eta liburuak bezala hartuko dira maileguan.

Unibertsitateko Bibliotekarentzat oso pozgarria da erabiltzaileak gure geletan hartzea, bertan ikasten edo paperezko liburuak beharrezkoak diren segurtasun neurriak aplikatuta disfrutatzeko. Hala ere, baliabide digitalen bilduma handia daukagula gogoratzen dizuegu.

Segurtasun tartea errespetatzen dela bermatzeko ikasteko lekuan mugatu behar izan ditugu, eta ditugun 4.000 lekuetatik 1.000 baino ezin izango dira erabili. Leku horiek identifikatuta eta zenbatuta egongo dira, eta maileguan hartuak izango dira, liburuak izango balira bezala. Horrela, gela bakoitzean egon diren pertsonen erregistro zehatza izango dugu, eta kutsatuta dagoen pertsonaren bat egonez gero, osasun agintarien esku jar daiteke informazio hori.

Segidan ikusiko dituzu denok jarraitu behar ditugun arauak:

  • Ez etorri bibliotekara 37 gradu edo gehiagoko gorputz-tenperatura izanez gero.
  • Maskara jantzita eraman beti.
  • Segurtasun-tartea mantendu.
  • Zoruan markatutako ibilbideak jarraitu

COVID-19ari aurre egiteko Unibertsitateak ezarritako dekalogoez gain, Bibliotekako erabiltzaileek honako arau hauek bete beharko dituzte:

  • Bibliotekan sartzean, irakurketa-postu bat eskatu behar da mailegu-mostradorean. Biblioteka utzi aurretik postuaren itzultzea ere egin beharko da bertan.
  • Aldi baterako bada ere, Bibliotekatik ateraz gero, postua libre utzi behar da. Beste postu berri bat eskatu beharko da itzultzean.
  • “EZ ERABILI” dioten tokiak errespetatu.
  • Garbitu irakurketa-postu osoa, mahai eta aulki, erabili aurretik eta ondoren areto bakoitzean eskura dagoen desinfektatzailearekin.
  • Garbitu eskuak gel hidroalkoholikoarekin. Banagailuak bertan aurkituko dituzu. Egizu behar beste alditan apalategietako liburuak ukitu edo fotokopiagailua erabili behar baduzu.
  • Ezin izango da aretoetako ordenagailurik erabili, ez kontsultakoak, ez lan egitekoak. Katalogoa norberaren gailu mugikorren bidez edo bibliotekako langileei laguntza eskatuz kontsulta daiteke. Talde-lanerako gelak ere ezin dira erabili.
  • Igogailuak eta komunak pertsona bakar batek erabili ahal izango ditu aldi berean.

Arau hauetakoren bat  betetzen ez bada, erabiltzailea bibliotekatik kanporatuko da.

Ez-ohiko beste neurri batzuk

  • Ikasteko lekuak murriztu behar izan ditugunez, UPV/EHUko kideak ez diren pertsonak ezin izango dira Unibertsitateko biblioteketara sartu.
  • Martxoaren 1etik irailaren 14ra arte amaitzen ziren mailegu guztiak urriaren 15era arte luzatu ditugu, itzultzeak lasai egin ditzazun. Gogoratu, UPV/EHUko edozein Bibliotekatan itzul ditzakezula.
  • Itzulitako liburuei 7 eguneko berrogeialdia ezarriko zaie. Katalogoan ohar baten bidez emango zaigu liburuaren egoera horren berri.

Kontsultatu gure ordutegiak

https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/ordutegia

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>