egutegia

2020(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira   Aza »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

artxiboa

Tirant Lo Blanch argitaletxeko liburu elektronikoak gure eskura

Duela hilabete batzuk bizi genuen konfinamenduan argi eta garbi geratu zen baliabide digitalak gure eskura egotea oso garrantzitsua dela. Zorionez, UPV/EHUk inbertsio galanta egiten du Bibliotekan, eta bilduma digital handia daukagu, baina hori indartzen jarraitu behar dugula uste dugu.

Horren harira heldu da Tirant Lo Blanch argitaletxeko argitalpen elektroniko guztiak biltzen dituen BIBLIOTECA VIRTUAL TIRANT-en harpidetza egitea. Momentu honetan 5.632 liburuz osatuta dago, baina urtero 500 liburu berri argitaratzen dituzte, bildumaren barruan geratzen direnak.

Zuzenbide arloan Tirant Lo Blanch argitaletxeak duen garrantzia oso ezaguna da, baina giza zientzia, humanitateak eta beste arloetako liburuak ere asko direla ikusi ahal izango duzue. Irudian horien guztien adibideak ikusiko dituzue.

Biblioteca Virtual Tirant UPV/EHUko Bibliotekako katalogoaren bitartez kontsulta daiteke  https://ehu.on.worldcat.org/oclc/929709717?lang=eu lotura erabiliz.

Gainera, momentu honetan 5.632 erregistro horietatik 4.931 banan banan kargatuta daude dagoeneko, eta lanean jarraituko dugu den-denak agertu arte. Lotura hauetan ikusiko dituzue banakako erregistroen adibide bi.

https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1198330409

https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1198296193

Plataforma osoan edo liburu zehatz batean sartzeko, Katalogoan saioa hasi egin behar da.

Liburu bat aukeratzen duzunean bi aukera dituzu:

  • Zuzenean irakurtzea. Horretarako ez duzu zure burua plataforman erregistratu behar
  • Aukera gehigarriak erabiltzea. Horretarako beharrezkoa da zure burua Biblioteca Virtual Tirant-en erregistratzea.

Erregistratuta zaudenean, plataformak kopiatzeko, itsasteko eta inprimatzeko aukera ematen du, baina muga batzuekin. Testuak azpimarratzea eta oharrak idaztea ere ahalbidetzen ditu.  Gainera, zure gustuko testuen loturak gordetzea, erreferentzia kopiatzea, lan akademikoetan edo tesietan aipatzea eta Excel programara esportatzea uzten dizu. Azkenik, zure intereseko gaiei buruzko abisuak eta liburu berrien boletinak jaso ahal izango dituzu.

Erabiltzeko gida helbide honetan topatuko duzue: http://biblioteca.tirant.com/info/Guia_Biblioteca_Virtual.pdf

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>