egutegia

2020(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr   Urt »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

artxiboa

eLibro ezagutzeko ikastaroak: gaztelaniazko liburu elektroniko akademikoen plataformarik handiena

Euskal Herriko Unibertsitateko Bibliotekak eLibro, gaztelaniazko eBook akademikoen plataformarako sarbidea eskaintzen dizu. Irudian ikusiko duzu liburu horien hautaketa, plataformaren bitartez eta gure katalogoan banan-banan zure eskura daudenak.

Bilatu, inprimatu, kopiatu, azpimarratu, testua/ahotsa bihurgailua erabili, on line irakurri edo eBook-ak deskargatu ditzakezu, karpetak partekatu, etab.

108.000 eBooks espainieraz, 900 argitaletxekoak,  zure ibilbide akademikoan laguntzeko zain dituzu: ikasi erabiltzen!

Ahalik eta etekin handiena ateratzeko, online prestakuntza-saio batzuk antolatu dira egun hauetan:

 

  • Ordua: 13:00etan
  • Iraunpena: 30 min.
  • Hartzaileak: ikasleak, irakasleak, liburuzainak…
  • Helburua: bilatzea, kontu bat sortzea, azpimarratzea, karpetak partekatzea, on line irakurtzea, deskargatzea, etab.
  • Ziurtagiriacapacitación@elibro.com helbidera joan izanaren ziurtagiria eskatzeko

 

Gogoan izan plataforman erregistratzeko eta UPV/EHUko erabiltzaile gisa aitortzeko, beharrezkoa dela katalogotik egitea esteka honetan; liburutegiko zure kontuarekin identifikatzeko eskatuko zaizu, saioa hasiz.

Erregistratu ondoren, helbide honetan edozein leku eta gailutatik sar daiteke.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>