Artxiboak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Hobekuntzak irakurlekuak erreserbatzeko sisteman

UPV/EHUko biblioteka handietan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Campusetakoak gehi Sarrikoko Ekonomia etaIkusi bidalketa Enpresakoa) irakurlekuak aldez aurretik erreserbatzeko QR4 Services aplikazioak hobekuntzak izan ditu, eta sortu ohi diren arazoak nola ekidin ere ikasi dugu.

Azkarrago, indartsuago

Zerbitzua hasi zenetik enpresak hainbat aldiz handitu ditu sistemaren abiadura eta kudeaketa ahalmena, eta momentu honetan inolako arazorik […]

eLibro ezagutzeko ikastaroak: gaztelaniazko liburu elektroniko akademikoen plataformarik handiena

Euskal Herriko Unibertsitateko Bibliotekak eLibro, gaztelaniazko eBook akademikoen plataformarako sarbidea eskaintzen dizu. Irudian ikusiko duzu liburu horien hautaketa, plataformaren bitartez eta gure katalogoan banan-banan zure eskura daudenak.

Bilatu, inprimatu, kopiatu, azpimarratu, testua/ahotsa bihurgailua erabili, on line irakurri edo eBook-ak deskargatu ditzakezu, karpetak partekatu, etab.

108.000 eBooks espainieraz, 900 argitaletxekoak, zure ibilbide akademikoan laguntzeko zain dituzu: […]

Vancouver estiloaren gida, UPV/EHUko Bibliotekaren eskutik

Erreferentzia bibliografikoak osatzeko hainbat arau daude, batez ere erakunde zientifiko edo argitaletxe-talde nagusienek landuak. Kasu horietan, gomendagarria da erakunde edo argitaletxe-talde bakoitzaren argitaratze-arauak kontsultatzea (haien web-orrietan edo aldizkarietan). Arau horiek lan zientifikoetan erreferentzia bibliografikoak era normalizatuan idazteko jarraibideez gain, testuan erreferentzia horien egileak nola aipatu behar diren ere ezartzen dute. Era berean, lanak idazteko estiloari […]

Liburuen maileguaren ezohiko azken luzapena

Itxialdian genundenean, martxoaren 1en ondoren amaitu ziren liburuen maileguak hainbat aldiz luzatu ditugu, garai hartan ezinezkoa baitzen liburuak itzultzea. Aurrez-aurreko zerbitzuak berreskuratzen hasi zirenean, derrigorrezkoa zen hitzordua eskatzea. Hori dela eta, luzapen gehiago aplikatu genituen.

Orain UPV/EHUko bibliotekak zabalik daude, jende kopurua mugatuta bada ere, eta erabiltzaile guztiak bere ikastetxeetara maiztasunez etortzen ari dira. Beraz, […]

Aipuak eta erreferentziak BiblioKlip berria gustatuko zaizu

Zure lan akademikoaren oinarria diren iturriak aipatzea bere kalitatearen adierazgarririk handiena da, Nobel Saria jaso arte. behintzat. Bitartean, zure lanaren sinesgarritasuna zure informazio iturrien arabera dago. Testuaren barruan eta labur egiten baduzu, aipua da. Testuaren amaieran eta datu guztiekin egiten baduzu, erreferentzia da.

Horrela jokatzen baduzu, plagioa ekidin egingo duzu, eta zure lan akademikoa egiteko […]

Ekainaren 1etik hitzordua eskatu ehuBibliotekan

Ekainaren 1etik aurrera, ehuBibliotekeko mailegu, itzultze eta erreserba zerbitzuak berriz martxan jarri ditugu, baina hitzordua eskatzea derrigorrezkoa da. Halaber dokumentuak eskaneatzeko zerbitzu berria ezarriko dugu.

GAURKO EGOERA

Bi hilabete eta erdi itxita egon ondoren eta garbiketa sakona egin eta gero, gure liburu eta instalazioak egoera egokian daude baina oraindik, ohiko erabilerari dagokionez, murrizketak ezinbestekoak izango […]