Euskara eta Unibertsitatea

2015eko urte honetan, EHUko giza, gizarte eta hezkuntza zientzietako hainbat irakasle eta ikertzaile, Euskampus ekimenaren laguntzaz eta partaidetzaz, sare bat osatu dugu “euskal hiztun aktibo eleanitzak sortzea” leloaren inguruan: aktibo!eus proiektua. Funtsean, euskararen erabilera da identifikatu dugun erronka.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA“Euskara eta Unibertsitatea” lelopean, gure 1. ekitaldia burutu genuen iragan urriaren 8an, honako helburuak lortzeko nahian:

  • Unibertsitate ikasketak euskaraz egiteak norberaren lan jardueran izan dezakeen eraginari buruzko datuak eta informazioak (iritziak, testigantzak, egoera desberdinen deskribapenak, …) jasotzea.
  • Unibertsitate ikasketak euskaraz egiteak izan dezakeen gizarte eraginari buruzko datuak eta informazioak) jasotzea.
  • Euskal aktibotasuna unibertsitatean eragiteko estrategia berritzaileak definitzea.
  • Helburu osagarria: irakaskuntzarako materiala publikatzea.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hizlariak:

  • Jon Zarate (EHUko errektoreordea)
  • Maite Zelaia (EHUko errektoreordea)
  • Estitxu Garai (EHUko irakaslea)
  • Oihana Barrenetxea (EHU, Medikuntzako 4. mailako ikaslea)
  • Oihana García (Elhuyar enpresa)
  • Gilen Santiso (Doimak enpresa)
  • Aitor Montes (Osakidetza)
  • Joxe Begiristain (CAF enpresa)

Iñaki Martínez de Luna soziolinguistak hasierako txostena aurkeztu ondoren, 8 hizlariok 3 galdera bloke erantzun zituzten, Iñaki Marko dinamizatzailea aritu zelarik:

  • Hiztun aktiboak garatzeko eragile izan behar al du Unibertsitateak?
  • Zer suposatu du unibertsitateak zure euskaltzaletasunari / aktibotasunari dagokionez?
  • Geroari begira, zer? Nola eragin aktibotasuna?

Ondoren, Pernan Goñi-k erakutsi zuen graphic recording ariketak zer eman zuen, eta Margaret Bullen-ek laburbildu zituen ondorioak.

 

2 iruzkin honentzako: Euskara eta Unibertsitatea

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>