Categorías

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

EDUKIAK

EDUKIAK

1) GAI MONOGRAFIKOA.- Zimenduak eta kontrahormak: Generoen eginkizuna espainiar zineman

Pentsa daiteke nolabaiteko akordioren bat egon daitekeela zinema nazionalaren industria- eta kultura-errealitatea defendatzeko (hau da, ekoizpen eta publiko kontsumitzailearen kopuru nahikoa), “genero zinematografikoak” deritzenen inguruan antolatutako eskaintzaren segmentazioa oinarri hartuta. Dena den, espainiar zinemaren kasuan, kontsideratu daiteke espainiar generoak daudela? Edo, litekeena da halakotzat hartzen ditugunak esperientzia eszenikoen parasito-proposizioak izatea edo kontsumo handiko literatura ezagunaren balizko ilustrazioak izatea? Hortaz, eta, gure zinemaren kasuan, “zinema nazionalaren” kontzeptuaren egokitasuna edo eraginkortasuna onartuta, behin-behinean izanda ere, balizko generoak zer izango lirateke, aklimatazioak, asimilazioak, benetako eratzeak edo ordezkoak? Labirinto honetan murgiltzea iradoki nahi dugu, gogoeta eginez, bide batez, kontzeptu labainkorrei buruz, hala nola genero zinematografikoei buruz.

2) GAI ANITZAK.– Espainiako edo atzerriko zinemari buruzko hainbat gai.

3) DOMINAK.- AEHC elkartearen Ohorezko Dominak banatuko dira, urteroko legez, Espainiako zinemako pertsona ospetsuei, zinema garatzeko egindako ekarpenengatik.

4) EMANALDIAK.- Espainiar generoko zinemaren mugarriak.

5) MAHAINGURUAK.-

1.- Garapen historiografikoko 25 urte Espainiako Zinemari buruz: ebaluazioa eta ikuspuntuak.

2.- Genero-zinemaren industria- eta kultura-erronkak, protagonisten arabera.