Bilbao: 28, 29 y 30 de Noviembre de 2013.
Bizkaia Aretoa (Sala Baroja).

UPV/EHU (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea).

Bilbo: 2013ko azaroaren 28an, 29an eta 30ean.
Bizkaia Aretoa (Baroja entzunaretoa).

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

IZEN-EMATEA, INFORMAZIOA ETA MATRIKULA

Kongresuan izena emateak eskubidea ematen du akreditazioa izateko, materiala jasotzeko, kongresuko saio eta jarduera guztietara joateko eta bertaratzearen edo/eta parte-hartzearen ziurtagiria eskuratzeko (edukiera mugatua: 161 plaza).

Eskaera egiteko, eskaera bete eta honako) emailera bidali: congresobilbao2013@gmail.com

Eskaera-orria deskargatu: CONGRESO_AEHC2013UPVEHU_formulario_rellenar

Inskripzioa egiteko epea (behin matrikulazio-tasa ordainduta): Azaroaren 26, 2013

Matrikulazio-tasak

Bertaratuko direnentzako izen-emate orokorra

65 €

A1. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bertaratuko direnentzako izen-ematea

20 €

Parte-hartzaileentzako izen-ematea, hitzaldiarekin

125 €

B1. Parte-hartzaileentzako izen-ematea, komunikazioarekin

40 €

AEHC elkarteko bazkideentzako izen-ematea (bertaratuko direnak edo parte-hartzaileak)

55 €

Oharrak:

  1. UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bertaratuko diren ikasleei izen-emate murriztua eskainiko die Kongresuaren Antolakuntzak. Ikasleak direla egiaztatu beharko dute Kongresuaren lehenengo egunean.

  2. Kongresuaren Antolakuntzak, halaber, doako izen-ematea eskainiko du UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko parte-hartzaileentzat (hitzaldi edo komunikazioarekin).

  3. Elkarteko kuoten ordainketak egunean dituzten AEHC elkarteko kideek AEHC elkartearen idazkaritzan (a.e.h.cine@gmail.com) eskatu ahal izango dute izena emateko beka, matrikula-tasa osorako.

Ordainketak Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK) bankuaren kontu-zenbaki honetan egin behar dira: 2095-0292-92-3239000206. Izena emandako pertsonaren izen osoa adierazi behar da, baita NAN zenbakia eta “Congresobilbao” hitza ere.

Izen-ematea ez da baliozkoa izango izena emateko tasak ordaindu arte eta diru-sartzearen edo banku-transferentziaren frogagiria Kongresuaren Idazkaritzara bidali arte, faxez ((34) 946013596 ) edo mezu elektronikoz.