Aurkezpen Arauak

“Hil da Irratia. Gora Irratia!” izena duen Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko I. Nazioarteko Kongresuan komunikazio proposamenak egiteko epea zabalik da. Kongresu hau Euskal Herriko Unibertsitateak (U.P.V.-E.H.U.) Leioan duen campusean burutuko da, 2011ko azaroaren 24an eta 25ean.

Izena emateko bakoitzak dagokion kuota ordaindu beharko du: 20 euro ikasleek eta 60 euro ikerlariek, irakasleek, profesionalek eta komunikazioa duten ikasleek. Izena ematea urriaren 30a baino beranduago egiten bada, berriz, kuotak honakoak izango dira: 25 euro ikasleek eta 75 euro ikerlariek, irakasleek, profesionalek eta komunikazioa duten ikasleek.

Komunikazioa proposamen guztiak Kongresu horretan landuko diren gai baten barruan kokatu behar dira:

EDUKIAK (I): Sormena. Espresio-forma berriak. Formatu berriak.

EDUKIAK (II): Irratia eta identitatea. Hurbileko irratiak. Identitatearen eraikuntza irrati emanaldien bidez.

TEKNOLOGIA: Irrati digitala. Internet, interaktibitatea eta edukiak.

ENPRESA: Irrati-enpresa. Publizitatea eta kudeaketa. Publizitate formatu alternatiboak. Eraginkortasunaren neurketa.

PROFESIONALAK: Formakuntza eta profesionalen birziklatzea. Etorkizuneko profesionalen egokitzapena egungo irratigintzako beharretara.

AUDIENTZIA: Audientzia eta harrera azterketak. Analisi kuantitatiboak eta kualitatiboak. Audientziaren asebetetze maila eta kontsumo ohiturak.

Kongresurako komunikazio proposamenak congresoradio2011@ehu.es helbidera bidaliko dira. Onartutako komunikazioen zerrenda kongresuaren aktetan argitaratuko da.

Hona hemen Kongresuan parte hartzeko interesgarriak diren datak:

Irailaren 10ean, izena emateko epea zabalduko da.

  • Irailaren 30ean, Abstract delakoak (300 hitz) congresoradio2011@ehu.es helbidera bidaltzeko epe-muga izango da (beti ere abstract hori zein gai-eremuan kokatzen den argi utzi beharko da).
  • Irailaren 30tik urriaren 10era, onartutako komunikazioak zeintzuk diren jakinaraziko da.
  • Azaroaren 15ean, aktetan argitaratzeko komunikazioen entrega-epea izango da.

 

Jarraitu beharreko aurkezpen arauak

Aurkezpen arau hauek behar bezala jarraitzea kontuan hartuko da lanen argitalpena onartzerako orduan.

Lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Era berean, lan horiek jorratzen dituzten gaiak “Irratia hil da. Gora irratia!” izena duen Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateko I. Nazioarteko Kongresuan lantzen diren gaiekin harremana izan behar dute.

Kongresuko Zientzia-Batzordeak jasotako lanen interesa balioztatuko du eta dagokionean, testua bere egileari/egileei itzuliko zaio/zaie, zuzentzeko.

Hemen definitutako arauak betetzen ez dituen komunikazio orok bere egileari/egileei bueltatuko zaio/zaie.

Egileek komunikazio bat baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute, baina, ez dira onartuko sinadura berdina duten testu bat baino gehiago.

Hizkuntzak: euskara, gaztelera, katalana, galegoa eta ingelesa.

Komunikazioen testu originalek gehienez, 20 orrialdeko luzeera (erreferentziak, taulak, figurak eta grafikoak barne) eta gutxienez, 12 orrialdeko luzeera izan beharko dute.

Agiriaren formatua: DINA4 (21 x29,7 cm) Marjinak: goikoa eta ezkerrekoa 3,5 cm; behekoa eta eskuinekoa 3 cm.

Lerroartea: bakuna.

Paragrafoen arteko banaketa espazio/lerro zuri bat utziz edo enter/intro bitartez egingo da.

Izenburua gazteleraz eta ingelesez: Arial 14, letra xeheaz eta erdian kokatua.

Egilearen izen-abizenak: Arial 11, letra xeheaz, lodiz eta eskuinean lerrokatua.

Kidetzea/Unibertsitatea: izen-abizenen azpian, Arial 10, letra xeheaz eta eskuinean lerrokatua.

Helbide elektronikoa: kidetzaren azpian, Arial 9, letra xeheaz eta eskuinean lerrokatua.

Hitz gakoak: hitzaren lehendabiziko hizkia letra larriz, hitzen artean koma, Times New Roman 12, justifikatua, azken punturik gabe.

Abstract: beste paragrafo batean, Times New Roman 12, letra etzana, justifikatua (300 hitz, gehienez)

KOMUNIKAZIOAREN TESTUA: Times New Roman 12, justifikatua, koska eta tabulaziorik gabe, aurre eta atze espazioarik gabe, lerroarte bakuna, letra lodirik eta azpimarraturik gabe.

Izenburu epigrafeak

Nagusiak: Arial 11, letra lodiz,  ezkerrean lerrokatua

Bigarren mailakoak: Arial 11, letra etzanaz, ezkerrean lerrokatua

Hirugarren mailakoak: Arial 11, ezkerrean lerrokatua

Taula, irudiak eta grafikoak: bata bestearen jarraian izendatuko dira (1. taula; 2. taula… 1. irudia, 2. irudia… 1. grafikoa, 2. grafikoa…). Izenburu hauek dagokion irudiaren azpian kokatuk beharko dira, Arial 10 erabiliz, letra lodiz, erdian kokatuta. Irudiari dagokion testua egotekotan, letra etzanaz, Arial 9, erdiratuta; irudiaren iturria Arial 8 erabiliz eta erdiratuta.

Taula eta grafikoen testua:

Times New Roman 9. Beltzez. Lerroarte bakuna. Aurre eta atze espazioarik gabe. Koskatu gabe. Marjina guztietan 0,1eko espazioa uztea gomendatzen da.

Oin oharrak: Times New Roman 9, eskuinean lerrokatua, lerroarte bakuna, aurre eta atze espazioarik gabe. Beharrezkoak diren oin ahorrak bakarrik erabiliko dira, sekula ez dira erreferentzia bibliografikoak egiteko erabiliko. Izan ere, Harvard-APA sistema jarraitu beharra dago. Oin oharrak web orrien helbideak jartzeko erabiliko dira, komunikazioaren testuan bertan jartzea sahiesteko. Web helbide horiek horrela idatzi beharko dira: <http://www.google.es> (azpimarratu gabe, esteka aktibatu gabe). Kontsulta data jarri beharko da (kontsulta: 20011/03/22).

Aipamenak:

Testuan: Harvard-APA sistema

Adibideak:

Agustín Rodríguezek dioenez (2007: 80), ……………………………..

“…………….” (Rodríguez, 2007: 80)

………………….. (Rodríguez, 2007: 90-91)

(Sánchez eta Macías, 2008: 76)

Hiru lerro baino gehiagoko luzeera duten aipamenak beste paragrafo batean jarriko dira (Times New Roman 10, justifikatua eta 0,7 cm-ko koska ezkerrean); aipamenetan parentesiak erabili (…) eta ez kortxeteak […].

Erreferentzia bibliografikoak:

Alfabetuaren arabera ordenatuko dira, eta ez dira liburuak, kapituluak eta artikuluak bereiztuko. Atal honetan, komunikazioaren testuan zehar egindako erreferentzia bibliografikoak bakarrik bilduko dira.

Liburuak

LÓPEZ GARCÍA, X. eta PEREIRA, X. (Koord.) (2010). Convergencia digital. Reconfiguración de los medios de comunicación en España. Santiago de Compostela: USC

Berkotwitz, D. (Ed.). Social meanings of news. A text-reader. Sage:Thousand Oaks.

Liburuen kapituluak

SCHUDSON, M. (1997). “The sociology of news production”. Berkotwitz-en, D. (Ed.). Social meanings of news. A text-reader. Sage:Thousand Oaks, 7-22.

ZAFRA, J. (2006). “Blogs: ¿periodismo? Participativo”. Cerezo, J. M. (Ed.). La blogosfera hispana. Pioneros de la cultura digital. Madrid: Fundación France Telecom España, 106-117.

ALONSO, J. eta MARTÍNEZ, L. (2003). “Medios interactivos: caracterización y contenidos”. Díaz Noci, J. eta Salaverría, R. (Koord.). Manual de Redacción Ciberperiodística. Barcelona: Ariel, pp. 261-305.

Artikuluak

AUNA (2005). “Informe eEspaña2005”[en línea]. Non:

<http://www.fundacionauna.com/areas/25_publicaciones/EESPA_A2005_COMPLETO_V3.pdf> (kontsulta 2006/09/18).

BAEZA-YATES, R; RIVERA, C. eta VELASCO, J. (2004). “Arquitectura de la información y usabilidad en la web”, El profesional de la información, XIII. liburukia, 3. zenbakia, 169-178.

EDO BOLÓS, C. (2000a). “Las ediciones digitales de la prensa: los columnistas y la interactividad con los lectores” [on line], Estudios sobre el mensaje periodístico, 6. zenbakia, <http://www.ucm.es/info/emp/Numer_06/6-3-Estu/6-3-05.htm> (kontsulta 2001/04/05).

EDO BOLÓS, C. (2000b). “Los periódicos se instalan definitivamente en la Red”, Derecho y Opinión, 7. zenbakia, 581-590.

 

Orijinalak honako helbidera bidaliko dira: congresoradio2011@ehu.es