Kontserbazio eta zaharberritzeko ikasleei zuzendutako bloga da informazio erabilgarria izan dezaten

Ofrece a los alumnos/as de conservación-restauración de arte un medio de información y participación

IKASTAROA: Artelan grafiko garaikideen muntaia, enmarkazioa eta kontserbazioa

Artelan grafiko garaikideen muntaia, enmarkazioa eta kontserbazioa

2017ko azaroaren 29 eta 30a eta abenduaren 1a

Programa

Gazteleraz emango den ikastaro teoriko-praktiko honek artelan garaikideetan erabili eta aplikatzen diren muntaia eta enmarkazio sistema desberdinak eta horiek eraikitzeko erabiltzen diren material eta osagarri ohikoenak ezagutzea du helburu.

Ikastaroaren lehen zati teorikoan enmarkazio sistema baten osagai desberdinak aurkeztuko dira eta egungo kontserbazio irizpideen arabera kontuan izan beharreko faktoreak eta erabakiak azalduko dira.

Bigarren atal praktikoan, material desberdinak erabiliz ikasleek muntaia mota desberdinak egiten ikasiko dute.

Azken zatian, kasu praktikoen berrikuspen bat egingo da artistaren beharrizanak eta nahiak eta kontserbazio irizpide zorrotzenen arteko talka aurkezteko. Halaber, esku-hartze edo enmarkazio desegokiek ekarri ditzaketen ondorioak aztertuko dira.

Ordu kopurua: 10
Ikasle kopurua: 15

Parte-hartzaileak:

Artearen eta ondarearen kontserbazioarekin lotura duten ikasketak edo Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC) Unibertsitate Masterra egiten diharduten ikasleak,  bere jarduera profesionalean  muntaia eta enmarkazioa landu nahi duten zaharberritzaileak eta/edo artistak.

Lekua:

Arte Ederretako Fakultatea, II. Eraikina (0AB5 Gela)

Izen-ematea:

Izena emateko orria bete eta expediente akademikoarekin (GAUR-en  eskuragarri)  batera bidali: ekintzak.gradorestauracion@gmail.com

Eskaera aurkezteko azken eguna : azaroaren20a

Onartuen zerrenda argitaratzeko eguna: azaroaren 22a

Matrikula gauzatzeko eta transferentzia egiteko eguna: azaroaren 24a

Parte-hartzaileek asistentzia agiri bat jasoko dute.

Matrikula:

65 euro

Irakasleak:

Ovalo Restauración Enmarcación S.L.

Almudena Arana (Paper-lan grafikoen zaharberritzailea)

Katrin Alberdi (UPV/EHU)

Impreso solicitud Curso

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>