Europa eta subiranotasunaren mugak

Xabier Ezeizabarrena. Email: bcpecsaj@ehu.es

Europako politika-egitura konplexuan, non gehiegi erabili diren alderdikeriaz ordenamendu juridikoak, oinarrizkoa da nazioarteko sistemaren zeregina. Izan ere, nazioarteko sistemak berak mugak jartzen dizkio subiranotasunaren kontzeptu klasikoari. Eta, hain zuzen ere, giza-eskubideak dira mugarik garrantzitsuena.

Horregatik, subiranotasunaren egungo kontzeptua aldentzen hasi da gobernuen erabateko boteretik; eta, aldi berean, hurbiltzen hasi da subiranotasun mugatuko ereduetara […]