Exposición de trabajos del Título Propio en Ilustración Científica

14/06/201813/07/2018

Sala Andrestegi Aretoa- Centro Carlos Santamaría Zentroa
Plaza de Elhuyar 220018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Donostia International Physics Centerrekin (DIPC), Materialen Fisika Zentroarekin (CFM, CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean, Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean 2018 Topaketako antolatzaileekin batera, Ilustrazio Zientifikoko Berezko Tituluaren ikasleek egindako lanen erakusketa antolatu du.  Erakusketa hiru ataletan banatuta dago:

‘Zientzia Irudikatzen’ atalean, ikasleen hainbat dibulgazio artikulu ilustratu erakusten dira. Atal horretako artikuluak gai desberdinei buruzkoak dira, honegatik atal horrek ‘Genetikatik paleontologiara medikuntzatik pasatzen’ azpi izenburua dauka. Hemen ilustrazio zientifikoaren erabilera transbertsala eta anitza erakusten da.

‘Eskala gainditzen’  atalean 3 dimentsiotako irudiak erakusten dira. ‘Molekula eta planeten artean’ azpi izenburua dauka atal horrek. Hemen marrazkiak begi hutsez ikusezina dena ikusgai egiteko gaitasuna erakusten da.

Azken atalak ‘Natura Ilustratzen’ izenburua dauka eta flora eta faunari buruzko marrazkiz osatuta dago. Atal horrek ‘Ilustrazio naturalista teknika tradizionalen bidez’ dauka azpi-izenburu. Hemen marrazkiak erakusten du naturaren edertasuna eta handitasuna adierazteko gaitasuna, ikusleari jakin-mina, maitasuna eta zaintzeko grina sortarazten diona.

Erakusketa ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da eta ikusle guztientzako egongo da irekia, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Andrestegi aretoan, Donostian, ekainaren 14etik uztailaren 13a arte. Ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte izango da, astelehenetik ostiralera, eta larunbatean 9:00-14:00. Sarrera librea da.

[cast]

La Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU, junto con Donostia International Physics Center (DIPC), el Centro de Física de Materiales (CFM, centro mixto CSIC-UPV/EHU) y la Cátedra de Cultura Científica de la UPV/EHU, presenta dentro del encuentro Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean 2018 una exposición de trabajos del alumnado del Título Propio en Ilustración Científica. La muestra consta de tres secciones:

En “Imaginar la ciencia” se presentan varios artículos científicos ilustrados por el alumnado. Los artículos de esta sección son de temática diversa, por lo que se presentan bajo el subtítulo de “De la genética a la paleontología pasando por la medicina”, enfatizando el carácter transversal y plural de la ilustración científica.

“Superar escalas” presenta imágenes en tres dimensiones bajo el subtítulo “Entre las moléculas y los planetas”, mostrando cómo el arte nos consigue enseñar aquello que resulta invisible a simple vista.

La última sección tiene por título “Ilustrar la naturaleza” y está compuesta por dibujos de flora y fauna bajo el subtítulo de “La ilustración naturalista por medio de técnicas tradicionales”. Aquí la exposición enfatiza la capacidad de la ilustración científica para comunicar la belleza y grandeza de la naturaleza, provocando sentimientos de curiosidad, afecto y responsabilidad en quienes la contemplan.

La muestra, organizada en colaboración con el programa ehukultura Gipuzkoa, estará abierta al público en general, en la sala Andrestegi del Centro Carlos Santamaría de la UPV/EHU, en San Sebastián, del 14 de junio al 13 de julio, en horario de 08:00 a 20:30, de lunes a viernes, y de 9:00 a 14:00 los sábados. La entrada es libre.

 

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>