Coloquios: Videojuegos, literatura y música underground.

CARIBDIS, MUNDU KLASIKOA IKERTZEKO ETA ZABALTZEKO TALDEAK ANTOLATUTAKO SOLASALDIAK
COLOQUIOS ORGANIZADOS POR EL GRUPO DE INVESTIGACIÓN Y DIVULGACIÓN DEL MUNDO CLÁSICO (CARIBDIS)

Caribdis taldeak Mundu Klasikoarekin lotura duten ikerketak eta metodologiak sustatu nahi ditu, diziplinartekotasunetik; hori dela eta, eztabaida piztu nahi du sorkuntza lan garaikideek (batez ere pop kulturak) duten kultura greko-latindarraren eraginaz hitz egiteko. Saio bakoitzean azalpen bat emango da proposatutako gaiaz, eta ondoren izaera irekia eta informala duen solasaldia hasiko da.

El grupo Caribdis, cuyo objetivo es promover líneas de investigación y metodologías relacionadas con el Mundo Clásico desde la interdisciplinariedad, propone con esta actividad abrir un debate acerca de la presencia de elementos de la cultura greco-latina en la creación contemporánea (especialmente en la cultura pop). En cada sesión habrá una introducción sobre el tema propuesto, tras lo que se abrirá un coloquio de carácter abierto e informal.

SAIOA / SESIÓN 1: 13/12/2018
Videojuegos y literatura: la odisea de Sora

17:00-19:00, Letren Fakultateko 0.02 Aretoa / Aula 0.02 de la Facultad de Letras

Bideo-jokoak arte lantzat har ditzakegu? Areago, bideo-jokoak literatura ikuspegitik azter daitezke? Zer interes izan dezake bideo-jokoetan mundu klasikoaren agerrera aztertzeak? Gai horietaz hitz egin ondoren, Kingdom Hearts bideo-joko sagako pertsonaiaren eraikuntza aztertuko da, Odiseo greziar heroiarekin konparatuz.

¿Podemos considerar que los videojuegos son obras de arte? Es más, ¿es posible analizar los videojuegos desde un punto de vista literario? ¿Qué interés puede tener estudiar la pervivencia del mundo clásico en los videojuegos? Tras hablar sobre estas cuestiones, se analizará la construcción del personaje protagonista de la saga de videojuegos Kingdom Hearts, comparándolo con el héroe griego Odiseo.

SAIOA / SESIÓN 2: 14/02/2018
Orfeo Blanco y Orfeo Negro: representaciones del mito en la música underground

17:00-19:00, Letren Fakultateko 0.02 Aretoa / Aula 0.02 de la Facultad de Letras

Irudi mitologikoak etengabe erabili dira mendebaldeko musika zuriaren ekoizpenean, operatik hasi eta rock alternatiboraino. Zer gertatzen da musika beltzarekin? Arreta jarriz gero, mito klasikoen presentzia aurkituko dugu uste ez dugun lekuetan, New Yorkeko rap undergroundean adibidez. Musika zuriaren eta beltzaren desberdintasun kulturalak kontuan hartuta, Orfeoren irudiaren eguneratzea aztertuko dugu, batez ere Nick Caven Orfeo Zuriaren eta Hermit and the Reclusen Orfeo Beltzaren desberdintasunetan arreta jarrita.

El empleo de figuras mitológicas ha sido una constante en la producción musical occidental blanca desde las óperas hasta el rock alternativo. ¿Qué ocurre con la música negra? Si prestamos atención podemos rastrear la presencia de mitos clásicos en lugares tan imprevisibles como el rap underground neoyorkino. Teniendo en cuenta las disimilitudes culturales de la música blanca y la negra, se analizará la actualización de la figura de Orfeo, atendiendo sobre todo a las diferencias entre el Orfeo Blanco de Nick Cave y el Orfeo Negro de Hermit and the Recluse.

(irudia/imagen: www.kingdomhearts.com)

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>